UZTAILETIK IRAILERA

BilbaoDendak-ek hiriko saltoki berezienak ezagutzera gonbidatzen zaitu

Imagen de archivo del escaparate de una tienda (Oskar González)

Publikoak “made in Euskadi” produktuen inguruko doako hiru ibilbideetan parte hartzeko aukera izango du

Uda honetan inoiz erakusten ez dena ikusteko aukera izango duzu, hiriko saltoki bereizgarrienetan ezkutuan geratzen dena.

deia.eus - Miércoles, 1 de Agosto de 2018 - Actualizado a las 16:30h.

BILBO. bilbaoDendak-ek, Bilboko merkataritza eta turismo jarduera sustatzeko elkartea, uda honetarako bisitariei zein bertokoei zuzendutako doako hiru ibilbide gidatu antolatu ditu, merkatarien eskutik establezimenduen bitxikeriak ezagutzeko aukera aparta. Ibilbideak, Eusko Jaurlaritzaren Merkataritza eta Turismo sailaren laguntzarekin antolatu direnak, HemenGO SHOPPING ekimenaren barnean daude, jada Bilboko arimadun dendak aurkezteko “Local is better” lemapean argitaratu diren gidekin bat eginez (www.hemengoshopping.com <http://www.hemengoshopping.com>)

Uztailetik irailera, publikoak moda, gourmet elikagai eta “made in Euskadi” produktuen inguruko doako hiru ibilbideetan parte hartzeko aukera izango du. 

bilbaoDendak elkarteak uda honetarako diseinatutako hiru ibilbide bakoitzak helburu nagusia izango du;Euskal ibilbideak, bertoko denda ederrek eskaintzen dituzten “made in Euskadi” produktuen aniztasuna aurkeztuko du, Athletic Club, Arrese gozotegia, Eguzkilore bitxitegia edota Gelati Gelati izozki-denda, horien artean;Moda ibilbideak, Bilbora marka espezializatu apartenak ekartzen dituzten saltokiak aurkezten ditu, Erlai perfumeria edo Rafael Matias ehun-dendan egiten duten bezala, eta Mercedes de Miguel edo Zergatik berezko marken diseinua gogoan izanik ere;eta azkenik, Gourmet ibilbideak, berezkoak diren elikagai produktu espezializatuak dituzten establezimenduak biltzen ditu, Ivañez turroi-denda, Bizkarra okindegia edo La Moderna urdaitegi alemaniarra, besteak beste.

Secciones