irailaren 2ra arte

Saray Pérezen Paisaia Ikusezinak izeneko erakusketa ikusgai Rekalde aretoan

Lana memoriaren eta lurraldearen gatazketara gerturatzen da teknologia eta ahozkotasuna  modu delikatuan erabiliz

deia.eus - Miércoles, 1 de Agosto de 2018 - Actualizado a las 17:15h.

Saray Pérez Castillaren Paisaia Ikusezinak izeneko erakusketa aurkeztu du Kabinete Abstraktuan. Barriek programaren  barnean  dago,  eta Bizkaiko  Foru Aldundiko Sorkuntza  Artistikorako Beken programaren barnean lan egin duten artistentzat da. Saray Pérez Castillaren lana memoriaren eta lurraldearen gatazketara gerturatzen da  teknologia  eta  ahozkotasuna  modu delikatuan erabiliz. 2015.  urtetik  Tindoufeko  (Aljeria) errefuxiatu  sahararren kanpalekuen inguruan lan egiten du;bertan, prozesu luze bat osatzen ari da paisaiaren eta historiaren  esperientzia  subjektiboan sakontzeko,  era  honetan:  deyar izenekoekin  (hassania  hizkuntzan jakitunak direnak) elkarrizketak izanez, erakusketa gunean ukimenezko material eta  formak  baliatuta  entzunaldi kolektiboak  eginez;  haiek  guztiek zentzumen-konplexutasun   handiko mundu bat azaltzen digute, eta begia da mundu horretan organo nagusia.Bilduma honetan, artistaren grabaketak Sahararren aldeko beste aktibista batzuek egindakobeste dokumentu batzuekin batera topa daitezke, garai bateko kolonia espainiarraren eremuan(gaur egun Marokok okupatzen du) irmo jarraitzen duten aktibistena, hain zuzen. Teknologiaeta hitza elkarrekin harremanetan jartzeko askotariko formak ikus daitezke, salatzeko etaikusgaitasuna emateko formak erresistentziaren alde humanotik begiratuta.