Jazz Jaialdia

Guggenheim Museoak BBK Jazz Gauak emanaldiekin ospatuko du Aste Nagusia

BBK Jazz Guggenheim Gauak festibalaren kartela. (Guggenheim)

Abuztuaren 21etik 24ra, Museoaren Atrioan 

2018ko Aste Nagusiak jazzaren zaleak bilduko ditu berriro BBK Jazz Guggenheim Gauak festibalean. Abuztuaren 21etik 24ra, Museoko Atrioak estatuko nahiz nazioarteko musikari garaikideen emanaldiak hartuko ditu;gainera, publikoak aukera izango du erakusketak bisitatzako eta gauez, kopa bat hartzeko, 23:15etik 2:00etara.

Deia - Miércoles, 1 de Agosto de 2018 - Actualizado a las 11:57h.

Bilbo. BBK Jazz Guggenheim Gauak abuztuak 21ean hasiko da, asteartearekin, Europako kontrabaxu-jotzaile onenetako baten eskutik: hain zuzen ere, Javier Colina bere taldearekin arituko da. Abuztuak22an, asteazkenarekin, Uffe Markussen laukote danimarkarraren txanda izango da.

Abuztuak 23an, ostegunarekin, Mouhannad Nasser eta Albert Sanz musikarien taldeak laute siriarra, pianoa, kontrabaxua eta perkusioa fusionatuko dituzte, Mediterraníes diskoaren aurkezpenean.

Azkenik, abuztuak 24an, ostegunarekin, Marco Mezquida jazz-pianojole eta konpositore moldaerrazak Maurice Ravel-en bidaia imajinario musikala eskainiko die bertaratutakoei, bere taldearekin batera.

BBK Jazz Guggenheim Gauak festibaleko publikoak aukera izango du, halaber, Museoaren programazio artistiko erakargarriaz gauez gozatzeko;honako erakusketak topatuko dituzte: Joana Vasconcelos. Zure ispilua naiz, Chagall. Urte erabakigarriak, 1911–1919, Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia eta Javier Téllez: Itzal-antzerkia. Data horietan, gainera, aukera izango da Arte ikasbide erakusketa bisitatzeko, hau da, EAEko ikastetxeetako ikasleek egindako artelanen hautaketa.

Secciones