Haur eta gazte literaturan espezialista

Xabier Etxaniz UPV/EHUko Hezkuntza eta Kirol Fakultateko dekano berria izango da

LAIDA ikertaldeko kide eta hainbat lanen egilea da

Xabier Etxaniz Erle da Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Hezkuntza eta Kirol Fakultateko dekano berria. UPV/EHUko irakasle titularra da, non irakasten baitu 1984. urtetik, Gasteizko Irakasleen eskolako zuzendari izandakoa, bai eta euskal unibertsitatearen Euskara errektoreorde eta irakasleen errektoreorde ere.

deia.eus - Miércoles, 1 de Agosto de 2018 - Actualizado a las 11:06h.

Haur eta gazte literaturan espezialista den honek, gai honen inguruko hamaika jardunaldi eta kongresutan parte hartu du eta makina bat prestakuntza ikastaro irakatsi ditu denbora guzti honetan zehar.

LAIDA ikertaldeko kidea da eta hainbat lanen egile ere. Horien artean, nabarmentzekoak ditu Igarkizunak (Elkar, 1986) eta Zer dela eta zer dela (Pamiela, 1993) igarkizun bildumak edo Puntan punta bat (Pamiela, 2006) haur folklorearen antologia, bai eta haur eta gazte literatura, oro har, eta, zehazkiago, Euskal Herrikoak jorratzen dituzten entseguak, esaterako: Euskal haur eta gazte literaturaren historia (Pamiela, 1997), edo 90eko hamarkadako Haur eta Gazte Literatura (Pamiela. Iruñea, 2005) analisia eta Garaiko haur eta gazte literatura (Arabako Foru Aldundia, 2011), azken bi hauek José Manuel López Gaseni irakaslearekin batera. 2000 urtean, euskal herri ipuinen antologia argitaratu zuen: Geure ipuinak (Pamiela).

Zenbait aldizkaritan maiz idazten du, hala nola, CLIJ, ARGIA, Gara, eta beste. Gainera, bere espezialitateari buruzko artikulu asko argitaratu ditu hainbat aldizkari zientifikoetan, hala: Nous Voulons Lire!, CAUCE, Tantak, Boletín Galego de Literatura, Insula, OCNOS, ANILIJ, eta abar.