22M€-ko aurrekontua

Lakuak Ondarroako arrain lonja berriko obraren lizitazioa iragarri du

Tapiak adierazi duenez, “lonjak arrantza sektorearen beharrei erantzuten die, eta, horrez gain Portuko jarduera dinamizatu eta birgaituko du” (Irekia)

Obra faseka gauzatu ahal izango da, une oro arrantza eta portu jarduerari eutsi ahal izateko

Viernes, 3 de Agosto de 2018 - Actualizado a las 13:14h.

BILBO. Arantxa Tapia, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako Sailburuak, Ondarroako arrantzale kofradia bisitatu du, Bittor Oroz Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politika sailburuordeak eta Antonio Aiz Azpiegitura eta Garraio sailburuarekin batera. Bertan, lonja berriaren lanak gauzatzea atzeratu duten administrazio arloko trabak konpondu direla eta lanak lizitatuko direla iragartzeko. Eskaintza ezberdinak aurkezteko epea irailak 20 arte izango da.

Eusko Jaurlaritzaren asmoa Ondarroako portuaren birgaitzeari ekitea da, portuko jardueren eta hiri ingurunearen artean bat egiteko espazioa sortuz, kontu berezia jarriz biek bat egiten duten guneen tratamenduan. Lan horien baitan arrain lonja berria eraikiko da portuan, hau da, udalerri horretako arrantza sektoreak duela ia 50 urtetik duen eskaria beteko da, izan ere, Ondarroakoa Bizkaiko Golko osoan arrain gehien lehorreratzen duen portua da.

Proiektua, Eusko Jaurlaritzaren esku dagoen Portu erabilerarako Itsasoko lehorreko Jabari Publikoan gauzatuko da oso osorik. Lonja berria eraikitzeko proiektuak 22 milioi euroko oinarrizko lizitazio aurrekontua du, eta egikaritzeko epea 48 hilabetekoa da.

Tapia pozik agertu da, “antzinako konpromisoa bete eta arrantza sektorearen beharrei erantzun ahal izateagatik” eta, “aldi berean Ondarroako portuko jarduera dinamizatu eta birgaituko duela” adierazi du, “hiri ingurunean modu egokian integratuz”. Balioan jarri du “portu eta arrantza sailburuordetzen arteko koordinazioa, legealdi honetan sail berean egiten baitute lan, proiektuak jasan dituen administrazio eta eskumen arloetako trabak modu eraginkorrean gainditzeko aukera emanez”.

Secciones