Zirrikituetatik begira

Etorkizuna

Juanjo Olasagarre - Sábado, 4 de Agosto de 2018 - Actualizado a las 06:00h.

CTXT aldizkari digitalean ezagutzen ez nuen Douglas Rushkoff adituaren artikulu beldurgarria irakurri dut: “Abertsenen gainbizitzea, eta nola saiatzen ari diren itsasontzitik ihes egiten”. Bertan Rushkoffek konta-tzen du unibertsateko irakasle moduan urte erdian irabazten duena pagatu ziotela hitzaldi bat emateagatik. Bazekien munduko abertsanen aurrean mintzatuko zela baina espero ez zuena zera izan zen, mahai baten bueltan bost gizon zurien aurrean aritzea. Aditua etorkizunari buruz mintzatzeko kontratatu omen zuten, eta horretan hasi omen ziren bost aberatsak galdezka: Bitcoina ala Ethereuma?;konpuntazio kuantikoa esistitzen da? Eta abar. Baina Rushkoff berehala hasi zen konturatzen interesatzen zitzaiena ez zela etorkizuna igartzea baizik eta haiek Gertaera deitzen zuten horren eragina neurtzea: zein eremuri eragingo dio gutxiago aldaketa klimatikoak, Alaskari ala Zelanda Berriari?;Ray Kurzweil etorkizun igarlearen kon-tzientzia gordetzeko ordenadorea sortzen ari da Google? Eraikitzen ari naizen bunkerrean nola eutsiko diot ordenari eta nola obedituko didate nire segurtasun indarrek? Gertaera. Aberats-aberatsek, Rushkoffen arabera, ez dute uste etorkizuna oraingo erabakien menpe egon daitekeen eremu irekia dela, honezkero jada ez. Aldiz, badirudi etorkizuna derrigorrez Gertaera ekarriko duen eremu itxia dela;azkeneko erabakiek itxi egin dute geroa eta halabehar bihurtu dute. Norbaitek zalantzarik bazuen aldaketa klimatikoari dagokionez, hortxe froga, ukatzen zutenek ere ez dira pentsatzen ari nola konpondu baizik eta nola ihes egin. Rushkoff gehien harritu duena horixe baita, abetsak ez dira jada ari aldaketa klimatikoari, gerra anitzei, migrazio olde handiei, baliabideen agortzeari, Gertaerari, alegia, aurre nola egin aztertzen baizik eta nola ihes egin, haien dirutza lortzea ahalbidetu duen gizarteko populazioa hondamendian utziz, jakina. Etorkizuna distopikoa da. Egia da lehengo makinak agertu ziren hastapeneko kapitalismo hartan progresoarekin batera ageri zela etorkizunaren ideia distopikoa baina iruditzen zait oraingo honetan kaosaren legeetan barneraturik dagoela giza arraza. Radio Futuraren kantak zioen moduan: “Etorkizuna hemen da”.