laugarren aldiz

'Glad is the Day' jaialdia ospatuko da Donostiako Egia auzoan

EP - Sábado, 4 de Agosto de 2018 - Actualizado a las 18:49h.

DONOSTIA. Laugarren aldiz, 'Glad is the Day' jaialdiak musikaz beteko ditu Cristina Enea parkea, Dabadaba eta Le Bukowski, Donostiako Egia auzoan. Aurtengo edizioan lehen aldiz, gainera, asteburuko bi egunetan izango da musika jaialdia.

Kontzertuak eta DJ saioak izango dira gaur gauean (larunbata, hilak 4) Dabadaba eta Le Bukowski aretoetan. Bihar, berriz, (igandea, hilak 5) azokatxoa, arte instalazioak, haurrentzako jarduerak eta janari nahiz edari postuak izango dira Cristina Enea parkean, 12:00etik 21:00etara, kontzertu eta DJ emanaldiez gain.

Gauerdian hasiko dira gaurko kontzertuak, TBA Dabadaban eta SumShee DJ Le Bukowskin;sarrera doakoa izango da 01:00 arte, eta 11 euro edo 15 euro, kontsumizio banarekin. Biharko kontzertuak, berriz, eguerdian hasiko dira Cristina Eneako bi eszenatokietan.

Artista partehartzaileak eta ordutegiak: Abuztuak 4 Dabadaba [doan 01:00ak arte eta 11€/15€ ondoren edari bat barne] 00:00 DER dj 03:00 HUNTLEYS &PALMERS dj

Abuztuak 4 Le Bukowski [doako sarrera] 00:00 SUM$HEE dj 01:30 BLAMI dj

Abuztuak 5 Cristina Enea parkea - Stage Nagusia [doako sarrera] 12:00 RAITX 12:40 KOBAN 13:40 SARA MANSILLA 14:30 TXARKEY 15:20 JAVIER SUN 16:20 RUKULA 17:10 LOS MIRLOS 18:20 MELENAS 19:20 MUJERES 20:20 ESTEBAN Y MANUEL

Abuztuak 5 Cristina Enea parkea - Ruina Sónica [doako sarrera] 12:00 SYR dj 13:00 ATRACO NEGRATA djs 13:40 GORPUZKINGS 14:30 HAKIMA FLISSI 15:15 SARA'N'DONGA dj 15:45 D'VALENTINA 16:45 PEDRO LADROGA 17:30 SARA'N'DONGA B2B FLACA djs 18:30 DINAMARCA dj 20:00 ATODAMADRE dj

Abuztuak 5 Dabadaba [doako sarrera] 21:30 LANDERGROUND dj 22:30 MKOL dj 23:30 FRANCES BE dj 00:30 RAYO VERDE dj

Abuztuak 5 @ Le Bukowski [doako sarrera] 21:30 ETXEKO UZTA djs