Donostia Gazteria

Donostiako kolektibo artistiko batek Zurriolako loreontziak margotuko ditu

Gazteekin harremana lantzeko fokua Kontadores Gazte Zentroan jarri du

Donostiako Donostia Gazteriak 2018rako lehentasunezko helburu estrategiko gisa ezarritakoen artean jasotzen den eran, ezinbestekoa da Donostia Gazteria eta gazteen arteko komunikazio eta harreman zubiak eraikitzea. Orain arte egindako lanaren balioa onartu eta etorkizun eraberritu eta eraldatzaileagoa sortu nahi dugu, Donostiar gazteak eroso eta ahaldunduta sentituko diren hiri bat.

deia.eus - Domingo, 5 de Agosto de 2018 - Actualizado a las 10:36h.

Donostia Gazteriak, gazteekin harremana lantzeko bere fokua Kontadores Gazte Zentroan jarri du. Espazio hau elkartzeko, harremanetarako eta sustapenerako tokia da. Han, 18 urtetatik 30era bitarteko gazteek beren kultura kezkak gauzatu eta garatzeko eta sorkuntza proiektuak partekatzeko aukera dute.

Kontadoresek gazteei beren proiektuak aurrera eramateko tresnak eta tokiak eskainiko dizkie. Gazteek fase guztietan aktiboki parte har dezaten sustatuko du, horretarako bidea ematen duten kudeaketa ereduen bitartez.

DRA. ZEBRA kolektiboa Kontadoresen sortu zen 2015ean. Sortu zenetik bere asmoa izan da hiri artearen inguruko eztabaida eta gogoeta eragitea eta herritarrek arte honen diseinuan duten parte hartzea aztertzea. Iaz aurkeztutako proiektuan idatzizko poesiak hiri espazioan duen betekizuna aztertu zuten argazkien bidez;eta horren emaitza da gaiaren inguruko ikerketa lana laburbiltzen duen liburuaren argitalpena. Kolektiboak arteak —arte plastikoa eta poesiak batez ere— hiri espazioan duen lekua aldarrikatu nahi du.

Loreontzi proiektua hiri espazioko elementuak modu aktiboan diseinatzen parte hartzeko aukera ematen du, gogoeta eginez eta, bide batez, hiriko historiako beste artista batzuei omenaldia eskainiz.

Secciones