Iraunkortasuna eta Ingurune Naturalako Saila

Aldundiak Nekazaritzako Lurren Funtseko 10 lursail jarri ditu sektorearen eskura, barazkigintza ekologikorako eta bazkatarako

Busturian, Muxikan, Loiun, Gatikan, Meñakan eta Erandion kokaturiko lursailak dira

Lurren Bankua delako ekimenaren helburua zera da: nekazaritza-ustiategien jarraipena bermatzea;gizon-emakume gazteak sektorera etor daitezen sustatzea;ustiategien dimentsionamendu estrukturala sustatzea eta, kasuaren arabera, babestea (bideragarritasun ekonomikoari laguntzeko), eta ingurumenaren ikuspuntutik iraunkorra den nekazaritza baten garapena sustatzea.

deia.eus - Lunes, 6 de Agosto de 2018 - Actualizado a las 12:04h.

Foru-erakundeak sinatuak ditu hitzarmenak gure lurraldeko landa-garapeneko elkarteekin, elkarteok eragile gisa aritu daitezen, beren eskualdean dagoen lur-eskaria detektatzen, beren lurrak Nekazaritzako Lurren Funtsari atxiki nahi dituzten pertsonak topatzen eta ekimen horri buruzko informazioa eskatzen dutenei laguntzen.

Bizkaiko Foru Aldundiak Nekazaritza Lurren Funtseko hamar lursail jarri ditu lehen sektoreko profesionalen esku, barazkigintza ekologikorako eta belar-bazkatarako. Sei udalerritan kokaturiko lursailak dira (Busturia, Muxika, Loiu, Gatika, Meñaka eta Erandio), eta, lursailaren arabera, 5 eta 30 urte arteko aldietarako lagako dira.

Nekazaritzako Lurren Funtsak, Lurren Bankua delakoak, honako helburu hauek ditu: nekazaritza-ustiategien jarraipena bermatzea;gizon-emakume gazteak sektorera etor daitezen sustatzea;ustiategien dimentsionamendu estrukturala sustatzea eta, kasuaren arabera, babestea, bideragarritasun ekonomikoari laguntzeko;ingurumenaren ikuspuntutik iraunkorra den nekazaritza baten garapena sustatzea, eta nekazaritzako azalera erabilgarria berreskuratzea edo/eta haren galera moteltzea.

Foru Aldundiko Nekazaritza Zuzendaritzako Landa Garapenerako Zerbitzua arduratuko da deialdi honetako partzelak jasotzeko eskabideak hartu eta izapidetzeaz. Hala ere, Aldundiak zenbait hitzarmen sinatu ditu gure lurraldeko landa-garapeneko elkarteekin, haiek jardun dezaten batez ere Nekazaritzako Lurren Funtseko lurrak jasotzeko interesa duten pertsonak eta funts horri atxiki dakizkion lurrak bilatzen. Elkarte horiek, era berean, laguntza emango diete deialdiari buruzko informazioa eskatzen duten guztiei, eta Landa Garapenerako Zerbitzuari helaraziko dizkiote urtean zehar jasotako kezka, eskari eta eskaintza guztiak.

Jasotzen diren eskabideak ebaluatzeko, hainbat alderdi hartuko dira kontuan: eskatzailearen ezaugarriak (esate baterako, ea monitorizazio-fasean dagoen gazteak sektorean integratzeko Gaztenek prozeduraren barruan), eskabidearen helburua (ustiategi bat sortu nahi den ala baden ustiategi bat handitu), ekoizpen-ereduaren ezaugarriak (ekoizpen ekologiko ziurtatua, ekoizpen integratua edo ziurtatutako kalitateari buruzko programak, ustiategian eraldatzeko nekazaritza-ekoizpena, zirkuitu laburren bidez merkaturatzeko nekazaritza-ekoizpena...), enpresa-plana eta ustiategiaren titularren esperientzia eta prestakuntza.

Landa Garapenerako Zerbitzuaren bulegoetan aurkez daitezke eskabideak (Agirre Lehendakaria etorbidea 9, 2. solairua). Bizkaiko Foru Aldundiaren web-orrian argitaratu dira banatzekoak diren lursailak, bakoitza bere ezaugarri zehatzei buruzko fitxa batekin, eta han eskura daiteke, halaber, aurkeztu beharreko dokumentazioarekin batera aurkeztuko den eskabide-orria.

Secciones