adinekoei eta umeei bereziki zuzenduta

Bilboko Udalak muturreko temperatura beroei aurre egiteko gomendioak jakinarazi ditu

Bero handia egiten duen lekuetan luzaroan egoteak arazo larriak eragin ditzake

Muturreko tenperatura beroak direla-eta, Bilboko Udalak herritar guztiei, batik bat umeei, adinekoei eta osasun arazoak dituzten pertsonei, eguzkitan ez paratzeko, likidoak edateko eta berorik handieneko orduetan esfortzu fisikorik ez egiteko gomendatzen die.

Deia.eus - Lunes, 6 de Agosto de 2018 - Actualizado a las 09:41h.

Hortaz, adi ibiltzeko aholkua ematen die. Bero handia egiten duen lekuetan luzaroan egoteak arazo larriak eragin ditzake.Egun batzuetan berealdiko aire-masa beroak bete-betean harrapatuko gaitu eta muturreko tenperaturek eguaztenera arte iraungo dute. Badirudi tenperaturak 30 gradu inguruan ibiliko direla, baina baliteke 35 gradura iristea itsasaldean.

Hauek dira arriskurik handiena izan dezaketen pertsonak:

1. arrisku-taldea: talde horretan sartzen dira oro har osasun ona duten 65 urtetik gorako adindunak, alergiengatik tratamenduan dauden pertsonak, diuretikoekin eta antidepresiboekin tratamenduan dauden pertsonak, alkohol asko edaten duten edo oso gizenak dauden pertsonak eta gaixotasun kronikoak dituztenak.2. arrisku-taldea: talde horretan daude gaixotasun hauek dituzten pertsonak: giltzurruneko patologia kronikoa, bihotz-hodietako gaixotasunak, patologia psikiatriko larria, arnasa-gaixotasun kronikoak, gaizki kontrolatutako diabetesa eta etilismo kronikoa.3. arrisku-taldea: hor sartzen dira adindun ahulak, inmobilizatutako gaixoak eta gaixo terminalak.

Horregatik, Bilboko Udalak gertuko adinekoak bisitatzeko eta zaintzeko eskatu die herritarrei, guzti-guztioi dagozkigun gomendio hauek betetzen dituztela egiaztatuz:

AHOLKU PRAKTIKOAK

Ohi baino likido gehiago edan, batik bat ura, egarria nabaritzea itxaron gabe. Ez edan kafeina, alkohola edo azukre gehiegi duten edariak.Jaki arinak jan (entsaladak, gazpatxoa, barazkiak, frutak…).Eguzkiak ematen dien leihoak itxi eta pertsianak jaitsi, bero gutxien egiten duenean etxea aireztatuz eta freskatuz.Arropa lasaia, arina eta kolore argikoa eta oinetako eroso eta freskoak jantzi.Etxeko tenperatura 35º C baino handiagoa bada, ez da nahikoa haizegailua erabiltzea beroak eragin ditzakeen osasun-arazoei aurre egiteko, eta ondorioz, dutxa edo bainu hotzak hartzea edota aire egokitua (20-21º C) duen lekuren batean gutxienez bi orduz egotea gomendatzen da.Bero gehien egiten duen orduetan, ez irten kalera guztiz premiazkoa ez bada. Kalera irten behar izanez gero, burua estali eta eguzkitako betaurrekoak erabili eta, ahal dela, beti gerizpetan egon.Ariketa fisikoa eginez gero, bero gutxien egiten duen orduetan egin.Ez geratu aparkatuta eta itxita dauden ibilgailuen barruan, gerizpetan egon arren.Bakarrik bizi diren senitartekoen etxeetara joan, egoera onean daudela eta gomendio hauek betetzen dituztela ziurtatzeko.

BERO KOLPEA JASANEZ GERO HARTU BEHARREKO NEURRIAK

Hona hemen bero handiaren eragin negatibo batzuk: zorabioak, ahultasuna, nekea eta goragalea edota konortea galtzea. Intsolazioa ere bero handiari lotuta dago, eta azal gorritua, beroa eta lehorra, pultsu azkarra eta buruko min handia dira sintomak. Halakorik izanez gero, deitu 112 telefonora, jarri toki fresko batean, burua estalita eta jarri konpresa bustiak eta hotzak besapeetan.

BEHIN BEHINEKO ZAZPI ITURRI URIAN ZEHAR

Bilboko Udalak jende gehien ibili ohi den uriko kaleetan behin-behineko zazpi iturri jartzeari ekin dio, egunotarako iragarrita dauden tenperatura bero-beroei aurre egiteko.

Egoera honen aurrean, Bilboko Udalak uriko 419 iturri publikoen sarea indartuko du, han-hemengo ur-harguneetan behin-behineko zazpi iturri jarriz. Iturriotako ura ona da edateko.

Behin behineko zazpi iturriak hurrengo puntu hauetan kokatuko dira:

Agirre Lehendakariaren etorb. 162anBlas de Otero k. 36anKale Nagusiko 63anKale Nagusiko, 25eanAreiltza Doktorearen kaleko 32. zenbakiaren aurreanEtxaniz Suhiltzailearen plazako 4an.San Jose plazan