Abuztuaren 8tik 12ra bitartean

Ertzaintzak eta Erandioko Udaltzaingoak segurtasunaren prebentziorako dispositibo bateratua ezarriko dute Astrabuduako jaietan

Astrabudua se llenará de diversión y buen ambiente con multitud de actos en la calle. (Erandioko Udala)

Dispositiboaren helburu nagusia gorabeherei aurre egin ahal izatea eta herritar guztiek San Lorentzoko jaietaz gozatu ahal izatea da

Erandioko Udaltzaingoak eta Ertzaintzak segurtasunaren prebentziorako operatibo bateratua ezarriko dute abuztuaren 8tik 12ra bitartean ospatuko diren Astrabuduako jaietarako.

deia.eus - Lunes, 6 de Agosto de 2018 - Actualizado a las 13:45h.

Dispositiboaren helburu nagusia gorabeherei aurrea hartu ahal izatea eta herritar guztiek jaietaz gozatu ahal izatea da.Abuztuaren 8tik 12ra bitartean Ertzaintzak eta Erandioko Udaltzaingoak agente gehiago jarriko dituzte Astrabuduako jaiak direla eta. Dispositiboa uniformedun eta kale jantziko patruilek osatuko dute, eta jai-barrutian nahiz inguruan ibiliko dira, bai eta Astrabuduako metro-geltokian ere, istilurik eta erasorik gerta ez dadin.

Agenteek alkohola saltzen duten lokalak zainduko dituzte adingabeei alkoholdun edariak saltzea eragozteko, eta substantzia sorgorgarrien kontsumoaren eta trafikoaren prebentzio-lana ere egingo dute, eta zigorrak ezarriko dituzte.Era berean, arreta berezia jarriko da sexu-askatasunaren aurkako delituei aurrea hartzeko, eta era horretako delituak gertatzeko arriskurik handieneko eremuak zainduko dituzte.Udaltzaingoak eta Ertzaintzak jaietan parte hartuko duten guztiei ohartarazi nahi diete kontuz ibiltzeko diru-zorroekin, telefono mugikorrekin eta bestelako objektuekin, lapurretan aritzen diren delitugileak, karteristak, ugaritu egingo direla eta, jaietan eta, bereziki, aurreikusitako kontzertuetan, jende asko ibiliko dela aprobetxatuz.

Secciones