Zirrikituetatik begira

Erantzukizun soziala?

Columnista Ana Urkiza

Ana Urkiza - Lunes, 6 de Agosto de 2018 - Actualizado a las 06:00h.

cArrefour izan dugu joan berri den asteburuan mintzagai. Umearen eguna delakorako prestatutako publizitate kanpaina, hain zuzen ere. “Con C de campeón” jartzen du anuntzioetako batean, fondo urdinaren gainean patinete gainean agertzen den mutiko bati erreferentzia eginez;eta “Con C de cocinera” beste batean, fondo arrosaren gainean, sukaldean ari den neskatoa. Sare sozialek berehala salatu dute kanpaina sexista. Anun-tzioak erretiratzeko eskatu dute eta bezeroei barkamena eskatzeko. Eta halaxe egin du Carrefour-ek. “Akatsa” izan dela argudiatu du eta zera defendatzen saiatu: kanpainak ez duela “inola ere” enpresaren izaera ordezkatzen. Barkamen eskerako erabilitako hitzon ondoren, beste hainbat hiritarrek berriro ere sare sozialetara jo dute berriz ere sala-tzeko, ez dela lehenbiziko aldia. Egun bererako prestatutako beste kanpaina batean ere “Con C de constructor” zioen anuntzio bat iragarri zutelako eta “Con C de coqueta”. Kontua da, Carrefour-en web orria bisitatzen baduzu eta enpresaren izaera eta balioak deskribatu ohi dituzten dokumentuetara jotzen baduzu, harrigarriki, Enpresaren Eran-tzukizun Soziala deskribatzen duen dokumentua aurki dezakezula eta, bertan, besteak beste, dibertsitatea eta berdintasuna sustatzeko politikak aurkitzen dituzula. Harri eta zur gelditzen zara dokumentuok irakur-tzean. “Uxala, enpresa guztiek holako dokumentuak balituzte!” pentsa-tzen duzu lehen irakurraldian. “Uxala, enpresa guztien jardunean gizarte berdinzaleago baten alde egitea balego, ingurugiroa errespetatzekoa, inolako diskriminaziorik jasanaraziko ez duena, janaririk botako ez duela, energia aurreztuko duena, etab. Carrefour berak aipatzen duen bezala. Baina, gero, galdera datorkizu: hau guztia idatzita eta hiritarren esku jarrita duen enpresa batek tankera honetako “akatsak” izan ditzake? Benetan da “akatsa” edota ez daukate ideiarik ere beren Eran-tzukizun Sozialerako Politiketan jarrita dutenaz? Nik Carrefour-i ez nioke barkamenik eskatuko, Enpresaren Erantzukizun Sozialerako definituta dituen dokumentu eta politikak azaltzeko baizik. Beharbada, gainontzeko enpresentzako ere “akatsa” zuzentzeko ezezik, politiketan esaten dutena betetzen hasteko momentua dela adieraziko luke.

Secciones