Zirrikituetatik begira

13 arrosa gorri

Josu Torre - Martes, 7 de Agosto de 2018 - Actualizado a las 06:00h.

MEMORIAREN historia edo historiaren memoria ahominean dabil azken hilabete edota urteotan. Ahominean ez ezik ekimenetan ere bai eta, hortatik Gerra garaian, batez ere, eta ondoren Francoren diktaduraren pean desagertu zirenen bilaketa asko aragotu da urteotan, zenbat eta informazio gehiago bilatu hainbat eta hilotzen hezur gehiago aurki-tzen direlako. Historiaren memoriaren aldetik, garai haietako ekimen, ekintza eta azioek egunera-tzea osasungarri dela deritzat. Herenegun, abuztuaren 5.ean, 79 urte bete ziran Madrileko horma-tzarrean, 18 eta 29 bitarte urte zituzten 13 neska gazte erail, fusilatu zituztenetik. Kronikak eta Carlos Fonsecaren ez fikziozko Trece rosas rojas nobelak dioten bezala JSU, 21 urteko José Pena Rojas-ek zuzentzen zuen Gazte Sozialista Bateratuak- eko ekintzaileak ziren 13 gazte horiek atxilotu, poliziaren esku hainbat tortura jaso, 450 pertsonarentzako Ventas emakume kartzelan beste 4.000rekin metatuta hainbat denbora eduki ondoren fusilatu zituzten.

Beste motibo asko dagoen arren, biktimetako batek bere familiari bidali zion azken gutunaren azken lerroa duintzearren ere merezi du argitaratzea, gazteleraz doa: “Que mi nombre no se borre de la historia”. Motiboak aipatuz, gutxiagorekin hainbat izen agertzen dira hedabideetan eta, aurkitu ditudan ezkero bota dezadan Carmen, Martina, Blanca, Pilar, Julia, Adelina, Elena, Virtudes, Ana, Joaquina, Dionisia, Victoria eta Luisa zirela 13 haiek. Ez nuke alde batera utzi nahi talde bereko 14.a, Antonia Torre Yela sei hilabete geroago akatu zutena. Madril erabat erori ondoren PCE eta JSUko agintari gehienak ihes joan ziren Espainiatik eta funts edo maila ertainekoek besterik ez zen hemendik geratu. Pena Rojas gaztea ere militar infiltratu txibato baten erruz atxilotu eta erail zuten, handik gutxira. Ba dira behintzat bizpahiru nobela, filma eta dokumental historiatik ez ezabatzeko. Dato hauek biltzerakoan, gure Saturraran kartzelako emakumeak etorri zaizkit gogora eta oilo ipurdia gorputzeko azal orora.

Secciones