Artxandako Jolas Parkearen Obrak

Artxandan ez da geratzen jolas parkearen arrastorik

Artxandako Jolas Parkearen eremua
El Parque de Atracciones de Artxanda antes de la obra (Diputación Foral de Bizkaia)
El Parque de Atracciones de Artxanda después de la obra (Diputación Foral de Bizkaia)
El Parque de Atracciones de Artxanda antes de la obra (Diputación Foral de Bizkaia)
El Parque de Atracciones de Artxanda después de la obra (Diputación Foral de Bizkaia)
El Parque de Atracciones de Artxanda antes de la obra (Diputación Foral de Bizkaia)
El Parque de Atracciones de Artxanda después de la obra (Diputación Foral de Bizkaia)

Eraikin eta egitura guztiak kendu dira

Artxandako Jolas Parkea hartzen zuten hamar hektareetan, zutik zeuden eraikin eta egitura guztiak kendu dira. Halaber, sakonuneak eta zuloak bete dira eta lur guztia zero kotan utzi da.

deia.eus - Miércoles, 8 de Agosto de 2018 - Actualizado a las 10:10h.

Bilbo. Obra hau eginda, desagertu egin dira egitura ezegonkorrek, zaflek, kristalek eta zuloek sor zitzaketen arriskuak. Eraisketa-lanen azken zenbatekoa 870.000 euro baino gutxiago izan da;Aldundiak 2018. urteko aurrekontuan izendatutako kopuruaren erdia gutxi gorabehera.

Jolas-parkea eraiki zen Ganguren mendiko partzelan ia ez da instalazio haien arrastorik geratzen;1990eko otsailaren 9an itxi zen parkea publikoarentzat. Zutik zeuden eraikinak eta egiturak eraisteko lanen ondorioz, eraikuntzarik ez da geratzen parkeko lurretan;Ganguren mendiaren topografiaren araberako maila batzuk geratzen dira, eta leundu egin dira ezponda naturalen bitartez, erortzeko arriskua murrizteko.

Zenbait fasetan egin dira eraisteko lanak;lehenengo, eskuz kendu dira (gaika) eremuan zeuden hondakinak (pneumatikoak, bidoiak, ontziak, plastikoak, oholak...), ondoren tratatzeko. Eraikinen barruan, altzariak, komunak, ateak, leihoak, hormak, paperak eta kartoiak eta instalazio elektrikoak kendu ziren. Horrez gainera, lanen adjudikaziodun zen ABEEaren langileek eskuz kendu zituzten, banan-banan, anfiteatroko ia bost mila jesarlekuak.

Lanen hirugarren fasean, hondeamakinek oraindik zutik eta egoera txarrean zeuden egiturak bota zituzten: bulego-eraikinak, leihatilak, jolas-parkeko etxolak, kafetegiak, komunak eta parkearen ezaugarri ziren metalezko piramide gorriak. Eraikinen hormigoia zehatu egin da, sakonuneak eta zuloak betetzeko eta desnibelak berdintzen dituzten ezpondak egiteko.

Eraisteko lanetan, hondakinak sailka bildu dira dagozkien edukiontzietan, hondakin mota bakoitza tratatzeko baimendutako kudeatzaileei eramateko.

Lanon helburua izan da lur guztia zero kotan uztea;horretarako, egiturak bota dira eta lurreko zuloak eta sakonuneak estali. Era horretara, desagertu egin dira elementu estrukturalak erortzeagatik edo landareek estalitako zuloengatik pertsonek izan zitzaketen arriskuak.

Lehengo parkea eraisteko lanek 153 egun iraun dute, eta uztailaren 9an amaitu ziren. Hasieran, 120 egun zen kontratua egiteko epea, baina epe hori luzatu egin da langileen segurtasuna bermatzeko eta eguraldiak eragindako atzerapenengatik (adibidez, otsailean eta martxoan izandako elurteak direla eta). Lanen likidazioari dagokionez, azken kostua 869.599 euro izan da;horrek ekarri du % 44ko aurrezkia kontuan hartuta Bizkaiko aurrekontu orokorretan jasotako partida (1,5 milioi euro). Construcciones Intxausti SA eta Lezama Demoliciones SL enpresek osatutako Artxanda ABEEak egin ditu eraisteko lanak, eta Bilbao Artquitectos enpresak, berriz, obra-zuzendaritza.

Secciones