errepideak

Milioitik gora ibilgailu pasa dira Irungo ordainleku nagusitik uztailean

AP-8 autobideko Irungo ordainlekua

Iazkoarekin alderatuta, aurten % 5 handitu da ibilgailu kopurua

Jueves, 9 de Agosto de 2018 - Actualizado a las 10:53h.

Tokian zenbatutako datuen arabera, 2018ko uztailean, 1.096.827 ibilgailu pasa dira AP-8 autobideko Irungo ordainleku nagusitik. %60, 660.443 ibilgailu, Frantziatik datozen eta, beste %40, 436.384 ibilgailu, iparralderantz joandakoa.

Bidegik, Gipuzkoako Azpiegituren Agentziak, adierazi du iazkoaren ondoan, trafikoa hazi egin dela aurtengo uztailean;2017koarekin alderatuta, puntu honetan neurtutako ibilgailuen joan-etorriak %5 egin du gora, 57.745 ibilgailu gehiagorekin.

Foru Agentziaren datuen arabera, uztailak 27, ostirala, izan da joan-etorri gehieneko eguna;egun horretan soilik, irteera operazioaren barnean, 57.745 ibilgailuk igaro zuten autobideko ordainlekua;horietatik, 39.050, %68a, , hegoalderantz zetorren eta 18.695, %32a Biriaturantz.

Trafiko handiko egunak izan dira;pilaketak gutxitzeko irteera operazioaren barruan, uztaileko azken bi asteburuetan Bidegik zabalik eta langileekin izan ditu bai Irungo baita Zarautzko ordainlekuetako kabina guztiak ere. Bi ordainlekuak prestatuta daude, unean uneko trafikoaren beharren arabera, norabide batera edo bestera egokitu eta trafikoari egoki erantzuteko.

Aurten, hiru milioi euro baino gehiago inbertitu ondoren Maltzagan, AP-8 eta AP-1aren arteko lotuneak, bina errei ditu noranzko bakoitzean zirkulazioa hobetzeko .

Halaber uztaileko azken bi asteburuetan presazkoak ez ziren ohiko mantentze-lanak eten egin ziren, erreiren bat itxi beharrik ez izateko eta trafikoan trabarik ez eragiteko.

Secciones