Landaida Goikoa eremuan

Mercadonak denda eraginkor berri bat zabaldu du Berangon

1.500 metro karratuko salmenta-aretoa du eta diseinua erabat berritu dute

Mercadonak supermerkatu eraginkor berri bat inauguratu du gaur;zehazki, Bizkaiko Berango herrian, Landaida Goikoa eremuan. Denda eraginkorraren eredu berriari jarraituz, zerbitzuaren bikaintasuna sendotzeaz eta bezeroen erosketa esperientzia optimizatzeaz gain, supermerkatu berriak berrikuntza ugari dakartza, guztiontzat onuragarriak, bai Nagusientzat, bai langile, hornitzaile eta gizartearentzat.

deia.eus - Viernes, 10 de Agosto de 2018 - Actualizado a las 13:05h.

BERANGO. Izan ere, atal guztietan ditu nobedadeak saltoki berriak. Adibidez, baditu esne freskoaren eta zuku hoztuen berariazko apalak;labeko atal berri bat, ogia xerratan mozteko makina bat eta gozogintza hoztua ere badituena;haragiaren akaberagune berri bat;urdaitegi berri bat, urdaiazpikoa labanaz mozteko gune batekin;kosmetika espezializatuko erakustoki zentral bat lurrindegian;laranja zukutu berria eskaintzeko zerbitzu berri bat, eta erakusketa gune berri bat arrandegian, produktu oskoldunetarako.

Berangoko supermerkatuak, gainera, sarrera berria du, beira bikoitzekoa, haize-lasterrak saihesteko;korridore zabalagoak, eta bi orga-modelo berri, askoz arinago eta ergonomikoagoak, beste zenbait hobekuntzaren artean.

Denda eraginkorren belaunaldi berriko supermerkatu honek 1.500 metro karratuko salmenta-aretoa du, eta diseinu erabat berritua aurreko denda-ereduarekin alderatuta: kolore eta material berriak ditu, bai supermerkatura sartzeko kanpoko fatxadan, bai atalen banaketan. Halaber, espazio irekien alde egiten du, argi naturala errazago sar dadin, eta kolore beroak erabiltzen ditu eremuak bereizteko. Mercadonaren denda eraginkor berri hori eraikitzeko obra-fasean 81 hornitzaile eta 230 langile jardun dira.

Teknologia eta ergonomia Mercadonako langileentzat

Horrez gainera, langileen eguneroko lanak errazteko, supermerkatu berri horrek askotariko neurriak ditu, ergonomia hobetzeko eta neurriz gaineko ahaleginik ez egiteko. Esate baterako, Mercadonako kutxetako altzari berria Valentziako Biomekanika Institutuarekin batera garatu da. Eremu komunak ere baditu dendak, langileak erosoago ibiltzeko atseden hartzen dutenean. Jangela ekipatuago dago, eta aldageletako armairu pertsonalak zabalagoak eta erosoagoak dira.

Halaber, Mercadonaren denda eraginkor berri hau teknologikoki erabat konektatuta dago, eta gailu elektroniko eta lankidetza-tresna berri batzuk ditu langileentzat, informazioa dendako edozein ataletatik partekatzeko;horri esker, supermerkatu bakoitza errazago autokudeatzen da, eta kate osoko prozesuak arintzen dira. Gailu berrien artean daude, besteak beste, kutxa-lerroa, balantzak eta, izapide administratiboak egiteko, tableta elektronikoak erabiltzea paperaren ordez. Horrek guztiak aukera ematen du prozesuak optimizatzeko eta denbora errealean izateko dendaren kudeaketaren berri. Hala, errazago hartzen dira erabakiak, eta kudeaketa azkartzen da —bereziki, produktu freskoena—.