aste nagusia

Bilbainadek, goatekeek eta dantzaldiek alaituko dute Casilda Iturrizar parkeko Pergola eta Areatza

Bilboko Udalak jarraikako zortzi egunetan programatu ditu bilbainadak, goatekeak eta dantzaldiak, atzoko eta gaurko musikarekin egunak eta gauak girotzeko

Atzoko eta gaurko abestiak biltzen dituen herri musikak leku berezia dauka Aste Nagusian. Bilboko Udalak jarraikako zortzi egun programatu ditu ordu eta leku desberdinetan, bilbotarrek hainbeste maite dituzten musika-hitzordu hauen eskari handiari erantzuteko.

DEIA - Sábado, 11 de Agosto de 2018 - Actualizado a las 17:30h.

BILBO. Aurten ere, Casilda Iturrizar parkeko Pergolara itzuliko dira bilbainadak. Bertoko musika genero honen jatorria On Diego Lopez Harokoak uria fundatu zueneko garaian dago. ‘Maitetxu mia’, ‘Un inglés vino a Bilbao’, ‘Desde Santurce a Bilbao’ eta ‘Si vas a Barakaldo’ dira urian eta Bizkaiko herrietan gertatzen dena kontatzen duen errepertorio zabalaren adibide batzuk.

Bilbainadak abuztuaren 19tik 26ra egingo dira 12:00etan, programa honekin:

Abuztuaren 19a, domeka: Gau Pasa

Abuztuaren 20a, astelehena: Los Cinco Bilbainos

Abuztuaren 21ea, martitzena: Los Txikis

Abuztuaren 22a, eguaztena: Beti Aurrera y Azul Bilbao

Abuztuaren 23a, eguena: Los Chimberos

Abuztuaren 24a, barikua: Los Txikis

Abuztuaren 25ea, zapatua:Los Cinco Bilbainos

Abuztuaren 26a, domeka: Gau Pasa

Gauez, eszenatoki berean, Casilda Iturrizar parkeko Pergolan, goatekeen saio bikoitzak hartuko du lekukoa. Abuztuaren 18tik 25era, 21:00etan, DJ Luis Carlos del Pozok jarriko du musika eta 23:30ean talde hauek joko dute:

Abuztuaren18a, zapatua: Los Reyes del Guateque (Monchi /Helena Bianco y Micky)

Abuztuaren19a, domeka: Recordando a Módulos + invitados

Abuztuaren 20a, astelehena: Bilbao la nuit. Asier Bilbao Show

Abuztuaren 21ea, martitzena: Mariachi imperial Elegancia Mexicana

Abuztuaren 22a, eguaztena: Noche de Habaneras. “Coro Marinero Manin”.

Abuztuaren 23a, eguena: Noche Boleros. “Pan con Chile”.

Abuztuaren 24a, barikua: Nochenta Gaua. “Danza Invisible”

Abuztuaren 25ea, zapatua: Los Diablos

LAS VERBENAS DEL ARENAL

Areatzan egunero izango dira dantzaldiak, abuztuaren 18tik 25era, saio bikoitzean (23:15ean eta 01:45ean):

Abuztuaren 18a, zapatua: Orquesta Biorritmos

Abuztuaren 19a, domeka: Oxabi

Abuztuaren 20a, astelehena: Orquesta Casting

Abuztuaren 21ea, martitzena: Serafin Zubiri en EsenZia

Abuztuaren 22a, eguaztena: Orquesta Cosmos

Abuztuaren 23a, eguena: Akerbeltz

Abuztuaren 24a, barikua: Orquesta Sol de Noche

Abuztuaren 25ea, zapatua: Orquesta Casting

Bilboko Udalak urtero Aste Nagusian uriko leku desberdinetan programatzen dituen doako jarduera musikalen artean daude hitzordu horiek.