Zirrikituetatik begira

Kiskalirik

Juanra Madariaga - Domingo, 12 de Agosto de 2018 - Actualizado a las 06:00h.

lazgarria da mendiko basoak suteen apetagatik kiskaltzen direnean. Urteroko kontua izaten dira udako erreketak. Hektareak eta hektareak errauts bihurturik agertzen dira sutea eragin eta egun batzuk beranduago. Lehen berde, bizigarri, eta eder zegoena, gris, beltz eta hila agertzen da nonahi, eta erre-sundak airea kutsatzen du. Munta handiko tragediak dira mendiko suteak.

Egunotan, Valentzian izan da handi horietariko bat. Hain handia eta bortitza izan da, non milaka biztanleek etxeak abandonatu behar izan dituzten suaren mehatxua dela eta. Han ere, esku txar batek sorturiko suek aliatua indartsu bat izan dute: haizea. Bolada itzelak eta ufada kontrolaezinak balio handiko basoak erre dituzte, bai eta bertako auzokoen zenbait etxe ere.

Borondate handiko eginahalak egiten dituzte, kasu horretan, borroka etengabean diharduten suhiltzaile zailek. Ehunka biltzen dira suaren aurrean haren trikimailuak azter-tzen eta deszifratzen, bertako tenperaturarik gorienei aurre eginez, norabidea aldatzen badu nondik joko duen asmatzen saiatuz, alde batetik bestera korrika izerditsuan ura non botako, suaren hatsa laster amata dadin, berriz ke beltzak udako zeru garbia estal ez dezan.

Tarte horretan baina, balio ekologiko handiko eremuak dira galtzaileak, bai eta bertako ekosistemak ere. Ehunka animalia hiltzen dira sugarrek tragaturik, eta suak sor-tzen duen estresagatik beste asko okerbideraturik ibiltzen dira, harik eta amaiera tragiko batek akaba-tzen dituen arte. Datu horiek ez dira jakitera ematen, baina seguruenik zifrak emanez gero, buruko ile guztiak laztuko litzaizkiguke. Irudi ikaragarriak izaten dira, behiak, zaldiak edota ardiak kiskaldurik agertzen direnean errealdiaz geroztik.

Zorionez, gero eta bakanagoak dira Euskal Herrian sortzen diren udako suteak. Gure basoetan, behar bezalako zaintza egiten da, eta entresakak egiteko erabiltzen diren pistak oso mesedegarriak dira sutea gertatuz gero, bertatik bertara erasotzeko eta kontrola-tzeko.

Abuztua bero etorri da. Espero dezagun beroago ez bilakatzea.

Secciones