20.000 euroko inbertsioa

Durangok Ezkurdi plazako kioskoa sendotuko du

Lanok, oinarriaren sendotzean, panel elektrikoaren berritzean eta komunak biltegi bihurtzean oinarrituko dira

Udalak 20.000 euro bideratuko ditu urrian hasiko diren ekipamenduen birmoldaketa lanak egiteko. Lanok, oinarriaren sendotzean, panel elektrikoaren berritzean eta komunak biltegi bihurtzean oinarrituko dira.

deia - Martes, 14 de Agosto de 2018 - Actualizado a las 17:44h.

Durangoko Udalak uztailaren 19an ospatutako osoko bilkuran 600.000 euro inguru onartu zituen hurrengo hilabebetan dozena bat proiektu burutzeko. Ezkurdi Plazako kioskoaren erreforma horietako bat da.Udal durangarrak 20.000 euro inguru inbertituko ditu ekipamenduak berritzeko lanak abiarazteko. Urritik aurrera egingo diren lanen artean, nabarmentzekoak dira, besteak beste, oinarriaren  indarberritzea,  panel  elektrikoaren  berrikuntza  eta  biltegi  txiki batzuen eratzea, egungo komunak ordezkatuko dituztenak.“Erreforma honek udalerriaren erdialdean gizarte, kultur eta kirol ekitaldi desberdinak ospatzen jarraitzeko aukera eskainiko digu. Orain dela ehun urte bano gehiago Ezkurdiko kioskoa erreferentzia eta durangarrentzako topagune izan da, guztiontzako gune oso berezia eta horrela izaten jarraitzea nahi dugu” baieztatu du Aitziber Irigoras Durangoko alkateak.Durangoko bihotzean kokatua, musika kioskoa 1902an eraiki zen. Bere historiaherriko erdigunean kokatutako espazioaren transformazioari lotuta dago. Bere inguruan gizarte jarduera garrantzitsu bat sortzen zuen eta sortzen jarraitzen duen arkitektura txikia da. Instalazioa, bere historian zehar, musikaren zerbitzura egon da, hamarkadetan zehar Ezkurdin antolatutako dantzen topaleku eta beste batzuen artean, Durangoko Tabira Musika Bandaren eszenatokia izanik.