doakoa da

Bilbok 2018ko "Bilbo Aste Nagusia"aplikazio mugikorra jarri du herritarren eskura

Bilbao pone en marcha una app móvil de Aste Nagusia

Aste Nagusiko webgune ofizialean, egun guztietako egitaraua argitaratu da,

Bilboko Udala “Bilbao Aste Nagusia” jaietako aplikazio mugikorra azkentzen ari da, herritarrek bertan izan dezaten egitarau ofiziala, egun eta orduen arabera antolatua.

DEIA - Miércoles, 15 de Agosto de 2018 - Actualizado a las 17:26h.

BILBO. App hori gidaliburu bat da, doakoa, Udalak Euskaltelen laguntzarekin prestatua, hirian abuztuaren 18tik 26ra arteko egunetarako antolatu diren jarduerei buruzko informazioa ematen duena. Erabiltzaileek aukera izango dute, beraz, ekitaldiak egunen edo jardueren arabera bilatzeko, beren jarduera gogokoenak pertsonalizatzeko eta aurreikusitako ekitaldiak mapa baten gainean lokalizatzeko.

Bilbo Hiria Su Artifizialen Nazioarteko Lehiaketari dagokionez, app honetan informazioa aurkitu ahal izango da gau bakoitzeko eta piroteknia bakoitzaren ikuskizunei buruz. App hori da, era berean, su artifizialei buruzko botoa emateko erabil daitezkeen bideetako bat, eta aukera emango du bozketan parte hartzeagatik ematen diren sarietako bat eskuratzeko.

Bigarren urtez jarraian, Udalak Google Maps-eko geoposizionamenduaren eta geolokalizazioaren bitartez zabalduko ditu gune bakoitzean programatutako ekitaldiak, eta mapa gainean ikusiko dira hainbat zerbitzu, hala nola komunak, taxiak, kontzertuetan desgaitasuna duten pertsonentzat erreserbatutako lekuak eta interesgarriak diren ekitaldiak, haien kategoriaren arabera, hala hola erraldoi eta buruhandien ibilbideak;modu horretan erraza izango da jakitea goiz guztietan nondik dabilen kalejira, eta horrela harekin bat egitea.

Aipatu beharra dago, azkenik, interesgarria izan daitekeen informazio guztia zehazten dela aplikazio mugikor honetan;esaterako, larrialdietako telefonoak eta garraioei buruzko informazio praktikoa.

NOLA DESKARGATU “BILBAO ASTE NAGUSIA” APLIKAZIOA

Bilboko Udalaren “Bilbao Aste Nagusia” aplikazioa gailu mugikorretan erabili ahal izango dute erabiltzaileek, Google Play-eko Android eta AppStore-ko iOS sistema eragileetan.

Era berean, aplikazioa jaisteko, leku hauetan aurkitu eta eskaneatu ahal izango dute erabiltzaileek QR kodea: jaietako egitarauan;hirian banatuta dauden jaietako karteletan;eta Europa parkean, Abandoibarran, Pergolan, Plaza Barrian, Gaseko plazan eta Arriaga plazan jarriko diren sei totemetan. QR kodeaz gain, totem bakoitzak hura jarrita dagoen gunean egingo diren ekitaldiei buruzko informazio zehatza ere izango du.

ASTE NAGUSIKO WEBGUNE OFIZIALA

Aste Nagusiko webgune ofizialean, egun guztietako egitarauaren berri izateaz gainera, aukera izango da jaiekin zerikusia duten albiste, bideo eta irudi guztietan sartzeko. Informazio hori Udalaren sare sozialen, Bilbao Jaiak-en eta Bilbao Udalaren kontu ofizialetan ere eskura daiteke.

Secciones