TRADIZIOARI JARRAIKI

Juan Mari Aburto alkateak aurreskua dantzatu du gaur Begoñan

Juan Mari Aburto ha bailado un aurresku. (EFE)

Begoñako Aurreskua duela 13 urte berreskuratu zuen berrikitan hil den Jon Pertika dantzari bilbotarrak

Juan Mari Aburto Bilboko Alkatea, Udalaren eta beste erakunde batzuen ordezkariekin batera, abuztuaren 15ean Begoñako Amatxuri eskaini ohi zaion omenaldian izan da gaur eguerdian, eta berrikitan hil den Jon Pertikak 1995ean berreskuratutako tradizioa betez, Ohorezko Aurreskua dantzatu du Begoñako Basilikan bildutako bilbotarren eta bisitarien omenez.

DEIA - Miércoles, 15 de Agosto de 2018 - Actualizado a las 17:30h.

BILBO. Urtero bezala, ehunka pertsona hurbildu dira Begoñako Basilikaren inguruetara 12:00ak baino minutu batzuk lehentxeago, Txistularien Udal Bandak lagundutako udal segizioaren etorrera ikusteko.

Meza nagusiaren ostean, Udal Korporazioa Bizkaiko zaindariaren omenezko elizaren ondoko zelaigunera abiatu da, eta bertan, Udal Txistulari Bandak “Gernikako Arbola” jo du Gernikako zuhaitzaren kimuaren aurrean.

Jarraian, Juan Mari Aburto Alkateak ohiko Ohorezko Aurreskua dantzatu du Beti Jai Alai dantza-taldearekin batera. Talde hau, duela 50 urte sortu zuen berrikitan hil den Jon Pertika dantzari bilbotarrak. Pertikari zor diogu, halaber, udalburuak herritarren omenez eta begirunez eskaini ohi zuen koreografia tradizional hau berreskuratu izanaren meritua.

Ama Birjinaren Eguna eta Begoñako Aurreskua ospatzeko ekitaldietan Udal Musika Bandak ere parte hartu du, euskal doinuez osatutako errepertorio zabal batez.

Secciones