Abuztuaren 18tik 24ra bitartean

Nazioarteko zazpi piroteknia izango dira lehian Bilboko Aste Nagusian

Suak ikusteko lekurik onena itsasadarraren ezkerraldea da, Nafarroa kaletik Uribitarteko pasealekuraino

Su artifizialak huts egin ezinezko hitzorduetako bat dira urtero. 2017an, 100.000 pertsona baino gehiago bildu ziren gauero suen ikuskizunaren inguruan;Aste Nagusian dauden ikuskizunetatik estimatuenetako bat dira suak.

DEIA - Miércoles, 15 de Agosto de 2018 - Actualizado a las 17:42h.

BILBO. Nazioarteko Su Artifizialen Lehiaketaren XXVIII. Edizioa abuztuaren 18tik (zapatua) 24ra (barikua) bitartean egingo da. Guztira, zazpi izango dira lehiatuko diren pirotekniak eta bi eskainitako sariak: epaimahaiarena eta publikoarena, azken hau herritarren bozketa eginez erabakiko dena.

Suak 22:30ean hasiko dira egunero:

Abuztuaren 18an (zapatua): FIRST CLASS PYRO EVENTS (ALEMANIA).

Abuztuaren 19an (domeka): PIROTECNIA VALENCIANA. (VALENTZIA).

Abuztuaren 20an (astelehena): PIROTECNIA POLEGGI (ITALIA).

Abuztuaren 21ean (martitzena): PIROTECNIA JOSMAN (OURENSE).

Abuztuaren 22an (eguaztena): PIROTECNIA VULCANO (MADRID)

Abuztuaren 23an (eguena): PIROTECNIA DEL MEDITERRÁNEO (VALENTZIA).

Abuztuaren 24an (barikua): PIROTECNIA ALPUJARREÑA (GRANADA)

40. URTEURRENEKO IKUSKIZUN PIROMUSIKALA

Abuztuaren 25ean (zapatua) Astondoa euskal pirotekniak diseinatutako SU DANTZA ikuskizun piromusikala egingo da. Egun horretan ibaia argiz, soinuz eta kolorez betetzeaz gain, musika eta mugimendua ere izango du jaietako jarduerarik jendetsuenak.

Soinu-ekipo berezi bat eta ur gaineko hiru plataforma –jaurtiketarako eta proiekzioa egiteko guneak izango dira- jarriko dira Campo Volantin eta Guggenheim Museoaren parean;horrela, ahal denik eta jende gehiena bilduko da eta ikuskizuna ondo ikusteko aukera egongo da.

Ibaiaren alde biak, Pedro Arrupeko zubiaren eta Udaletxeko zubiaren artean, egokiak izango dira ikuskizuna ondo ikusteko.

IKUSLEEN SARIA

Herritarrek euren botoa igorri ahal izango dute formula hauetakoren bat erabiliz: ‘Bilbao Aste Nagusia 2018’ mugikorrerako aplikazioaren bidez, -Android eta IOS sistema operatiboetan jaitsi daiteke-, aplikazioaren webguneko bertsioa erabilita edo abuztuaren 18tik 24ra El Correo egunkarian argitaratuko diren parte-hartze kupoien bitartez. Parte hartzen dutenek lehiaketaren babesleek emandako sariak irabazteko aukera izango dute. Gogoratu, ikuskizunaren ondorengo 48 orduen buruan eman behar da botoa.

*(Informazio gehiago, II. ERANSKINEAN).

EPAIMAHAIAREN SARIA

Hauek izango dira lehiaketako epaimahaia osatuko dutenak: epaimahaiburua, Itziar Urtasun, jaietako zinegotzia;idazkaria, Alberto Ruiz de Azua, Jaietako Saileko zuzendaria;Euskaltel-eko ordezkari bat;Bilboko Konpartsetako bi;Bilboko Alde Zaharreko Merkatari Elkarteko kide bat;Corte Ingles-eko bat eta El Correo egunkariko beste kide bat. Honez gain, aholkulari-lanetan arituko da Izaskun Astondoa, Astondoa pirotekniakoa;Avril de Palma nazioarteko aditua haren laguntzailea izango da eta baita Aste Nagusiko programazioaren koordinatzaile Joseba Rosales ere. Erabakia hartzeko epaimahaiak zenbait elementu izango ditu kontuan:

Aire-espazioaren okupazioa

Purutasuna, intentsitatea, distira eta koloreen iraunkortasuna

Aniztasun kromatikoa, argitasuna, dimentsioak, diseinu eta formen perfekzioa, dotoretasuna, efektuen aniztasuna, sonoritatea, inguruarekiko konjuntzioa, originaltasuna, erritmoa eta onarpena jendearen partetik.

Epaimahaiak Aste Nagusiko azken egunean, abuztuaren 26an (domeka) ezagutaraziko du irabazlea.

SEGURTASUNA

Su artifizialak dira jende gehien biltzen duen ikuskizunetako bat dira eta, hortaz, suak ikustera hurbiltzen diren pertsonen segurtasuna bermatze aldera, Bilboko Udalak suen segurtasun protokoloa aktibatuko du.

Hirugarren urtez, 989/2015 Errege-dekretuaren arabera (pirotekniako eta kartutxogintzako artikuluen araudia), haizearen abiadura orduko 36 kilometro baino handiagoa denean, suak bertan behera utzi behar dira, ezin dira jaurti. Aukera gutxi dago hori gertatzeko baina hala ere, Udalak dispositibo berezia dauka herritarrei abisatzeko suak bertan behera gelditu direla, hala denean.

Edozein aldaketa edo larrialdi ahal denik eta azkarren jakinarazteko, koordinazioa aurreikusita dauka Udalak, betiere segurtasuna bermatze aldera. Horren ardura izango dute Bilboko Udaleko Babes Zibileko, Jaietako eta Komunikazio arloko langileek;eta haiei lagunduko diete Bilboko Konpartsetako kideek Areatzan, Gogorregiko kideek Pio Baroja eta Uribitarte zonaldeetan, plaza Biribileko eta Berastegiko txosnek, barraketakoek eta Zirkuko kideek Etxebarria parkean, MetroBilbaok, Bilbobusek, Bizkaibusek, Euskotrenek, Euskotranek eta Renfek.

Suak bertan behera gelditu direla abisatu behar izanez gero, ikuskizuna hasteko orduan honela abisatuko litzateke:

Zeruan argi-seinaleak egingo lirateke surik ez dela jaurtiko ohartarazteko. Festa-guneetako megafoniatik mezu bat irakurriko litzateke suak bertan behera utzi direla esanez.

MetroBilbao, Euskotren, Euskotran, Bilbobus, Bizkaibus eta Renfe garraioetako megafoniatik eta informazio-panelen bidez ere abisatuko litzateke.

Sare Sozialetan ere jarriko litzateke oharra.

SUAK IKUSTEKO TOKIAK

Suak ikusteko lekurik onena itsasadarraren ezkerraldea, Nafarroa kaletik Uribitarteko pasealekurainoko tartea, da.

Ondoren, Arriaga Plaza, Areatzako gune batzuk, Ernesto Erkoreka plaza, Campo Volantin pasealekua, Etxebarria parkea eta Uribitarteko pasealekua, Zubizuritik Guggenheim-era, daude.

Ez dira gomendagarriak Areatzako zubia, Udaletxeko zubia eta Zubizuri;gainera, hortik ez dira ondo ikusten lurreko eta altuera txikia hartzen duten suak. Gainera, Udaletxeko zubian, Zubizurin eta Areatzako zubian -Erripa kalearen eta Areatzako kaiaren artean- jende asko pilatzen da eta hortaz, kontu handiz ibili behar dute umeekin doazenek edo mugitzeko zailtasunak dituztenek.