9 egun eta 9 gau

Metroaren hiru lineak etengabe arituko dira Aste Nagusian

Imagen de la estación de metro de Abando. (Foto: DEIA)

Larunbatatik, hurrengo igandera (abuztuak 18 -abuztuak 26), egunean 24 orduz egongo dira martxan metroren 1, 2 eta 3 lineak

Aurten ere Metro Bilbaok jaietarako zerbitzu berezia eskainiko du, eta Euskotren3. linearen operatzailea ere bigarrenez lotu zaio eskaintzara. Lurrazpikoaegunean 24 orduz arituko da, Aste Nagusiak iraungo dituen bederatzi egunetan.

deia - Jueves, 16 de Agosto de 2018 - Actualizado a las 10:49h.

BILBO. Unitateen maiztasuna desberdina izango da egunean zehar. Eskaera handiagoa dagoen egun eta orduetan izango da eskaintzarik handiena. Ordu-tarte eta ibilbide bakoitzean trenen ordutegi eta maiztasunei buruzko informazio zehatza eskuratzeko, geltokietan eta enpresa bien webguneetan ordutegiak kontsultatzea komeni da: www.metrobilbao.eus “hurrengo trenak” atalean, 1. eta 2. Lineei dagokienean, eta www.euskotren.eus zein Euskotren-en APPan, 3. Lineari dagokionean.

Aholkuak

Su artifizialakSu artifizialak ikusteko metroa jende askok erabiltzen duenez, ibilbide hori aldez aurretik egitea komeni da. Horrela, pilaketak saihestuko dira. Bestalde, barik txartelak kargatzea ere gomendatzen dugu.Heliozko puxikakEra berean, gogorarazi nahi dizuegu, segurtasunagatik, debekatuta dagoela metro-instalazioetara helio/hidrogenozko puxikekin sartzea.Kontzertuak Europa ParkeanEuropa Parkeko kontzertuetara joateko, Basarrate eta Santutxu (1. eta 2. Lineak) eta Txurdinaga (3. Linea) geltokiak erabiltzea komeni da.

Aste Nagusi osoan, bezeroei mesedez eskatzen diete geltokietako langileen aginduak une guztietan bete ditzatela.

Secciones