Aurtengo lehen sei hilabeteetan

Kutxabanken mugikorrarekin egindako ordainketak lau aldiz hazi dira

Oficina de Kutxabank en Donostia. (Ruben Plaza)

Gaur egun, erakundeko banka digitaletara egiten diren sarrera guztien %62 patrikako gailuen bidez egiten da

Telefono mugikorra egungo banka digital modernoak eskaintzen dituen gainerako baliabide teknologikoei aurrea hartzen ari da. Aurtengo lehen sei hilabeteetan online Bankan eta Banka mugikorrean Kutxabankek zenbatu zituen 50,5 milioi konexioetatik gehienak, %62, gailu hauen bidez egin zen, iaz garai berean zenbatutako sarrerak baino %11 gehiago.

deia - Jueves, 16 de Agosto de 2018 - Actualizado a las 11:07h.

BILBO. Ohituretan etengabe gertatzen ari den aldaketa honen ñabardura adierazgarriena, ‘smartphone’ bidez osatu diren eragiketa kontableen eta ordainketen hazkundea izan da, bi kasuetan iazko zenbatekoak ia lau aldiz biderkatu baitira.

Horrela erakusten du Erakundearen bi app-ek izan duten bilakaerak. Kutxabankpay-k, hau da, telefono bidezko ordainketen baliabideak bateratzen dituen aplikazioak, %280 hazi ditu 2017ko ekainean lortu zituen zenbatekoak.

Aurrerakada honetan erabakigarria izan da ‘merkataritzako ordainketak’ aukera barneratu izana. Teknologia berri horren bitartez, bezeroek dendetan, gasolindegietan edota jatetxeetan eginiko erosketak mugikorrarekin ordaindu ditzakete, gailua kontakturik gabe aritzeko gai den TPV terminal batera hurbilduta baino ez.

Kutxabank app-aren bidez kudeatutako kontratazioen bolumenean ere hazkunde nabaria ikusten da. Kutxabanken Banka mugikorraren bidez kontratatu diren eragiketak %268 igo dira, besteak beste mailegu pertsonalak edota ordainketen berandutzea patrikako telefonotik bertatik kontratatu ahal izateak ematen dituen abantailengatik.

Teknologiak ematen dituen erosotasuna, segurtasuna eta erabiltzeko erraztasuna geroz eta bezero gehiagok hartzen dituzte aintzat, Kutxabanken Banka digitalera erabiltzaile berriak etengabe batzen baitira. Gaur egun, Kutxabanken bezero guztietatik %39 erabiltzaile digitalak dira. Honek esan nahi du, hamar bezerotik ia lauk ia online izaten dutela Bankuarekin daukaten harreman guztia. Batez besteko hori ia lau puntutan igo da urte bakar batean.

Secciones