8 egun

Artxandako funikularrak ordutegi zabalagoa izango du Aste Nagusian

Artxandako funikularra

Abuztuaren 18tik 25era bitartean (egun bi horiek barne), Artxandako Funikularrak ohikoa baino ordutegi zabalagoa izango du, 24:00etara arte

Bilboko Udalak jakinarazi gura du 2018ko abuztuaren 18tik (zapatua) 25era (zapatua) bitartean (egun bi horiek barne) Artxandako Funikularrak 24:00etara arte luzatuko duela ordutegia, nahi duten guztiek Artxandatik ikus ditzaten su artifizialak.

Jueves, 16 de Agosto de 2018 - Actualizado a las 13:03h.

Bilbo. 2018an, funikularrak jarraiko hirugarren urtez lortu du TripAdvisor bikaintasun-agiria, sari hauen zazpigarren edizioan. TripadVisor web orriaren erabiltzaileen aldeko iritzien arabera eman ohi da sari hau.

Artxandako funikularrak 15 minutuko maiztasuna dauka, salbu eta arrazoi bereziengatik, hots, jendea pilatzen denean, orduan maizago joan-etortzen baita erabiltzaileak geltokietatik ateratzeko. Bidaiak 3 minutu irauten du.

Ekainaren 1etik irailaren 30era bitartean Artxandako Funikularrak udako ordutegia du: astelehenetik eguenera 07:15etik 22:00etara;barikuetan, zapatuetan eta jai-bezperetan 07:15etik 23:00etara, eta domeketan eta jaiegunetan 08:15etik 22:00etara.

Gogoratu sei urtetik beherako umeak dohainik ibil daitezkeela Artxandako Funikularrean, baita itsuei lagun egiten doazenak edota gurpildun aulkietan dabiltzanei laguntzen dietenak ere.

Secciones