Egunero

Erraldoien eta buruhandien kalejirak Bilboko kaleak girotuko ditu Aste Nagusiko goizetan

Pertsonaia herrikoien segizioa Euskal Museotik abiatuko da egunero, 11:00etan eta 13:00etara arte kalez kale ibiliko dira

Erraldoien eta buruhandien kalejira 11:00etan abiatuko da egunero Euskal Museotik. Txistulariekin batera, 13:00etara bitartean, pertsonaia herrikoi hauek uriko zenbait kaletan ibiliko dira. Lau metrotik gorako altuerako 12 erraldoik eta buruhandiek osatzen dute segizioa. Etxeko txikienei irribarrea eragingo diete euren dantza eta jolasekin.

Viernes, 17 de Agosto de 2018 - Actualizado a las 10:33h.

Bilbo. Gainera, Aste Nagusian, Euskal Museoko klaustroan erakusgai egongo dira erraldoiak eta buruhandiak, dohainik.

ERRALDOIEN XXX. KONTZENTRAZIOA

Abuztuaren 26an (domeka), Erraldoien XXIX. Kontzentrazioa egingo da Euskadiko zenbait lekutatik etorriko pertsonaiekin. Plaza Biribilean hasita, Areatzan elkartuko dira denak 13:30ean. Besteak beste, Ondalan, Ondalan Txiki, Mamutxak Konpartsa Txikiena (Deustu), Mairuek-Gaztedi (Santutxu), Irrintzi (Donostia), Sukila (Kanbo) eta Sanduzelai (Iruñea) taldeak etorriko dira euren erraldoiekin.

KOKALEKUA APLIKAZIO BATEAN

Erraldoien eta buruhandien segizioaren ibilbidea 2018ko Aste Nagusiko aplikazioan jarraitu ahal izango da. Aplikazio horretako atal batean, kalejira une horretan zein lekutan dagoen agertuko da, hartara edozein lekutatik segizioarekin batzeko aukera izango dugu. Bilboko Udalaren “Bilbao Aste Nagusia” aplikazioa gailu mugikorretan erabili ahal izango dute erabiltzaileek, Google Play-eko Android eta AppStore-ko iOS sistema eragileetan.

Era berean, aplikazioa jaisteko QR kodea jaietako programan, hirian banatuta dauden jaietako karteletan eta Europa parkean, Abandoibarran, Pergolan, Plaza Barrian, Gaseko plazan eta Arriaga plazan jarriko diren totem-etan aurkitu eta eskaneatu ahal izango dute erabiltzaileek. QR kodeaz gain, totem-a jarrita dagoen gunean egingo diren ekitaldiei buruzko informazio zehatza ere jasoko da horietan.

IBILBIDEAK

Erraldoiek ez dute ibilbide bera egingo egunero. Aurten, nobedade moduan, hilaren 23an (eguena) erraldoiak eta buruhandiak Martzanan eta Bilbo Zaharrean barrena ibiliko dira, duela mende bat baino gehiago egin zuten legez.

Abuztuaren 19a, domeka: Euskal Museoa, Kapelagile, Posta, Areatzako zubia, Areatzako pasealekua, Epaltzaren Alargunaren kalea, San Nikolas, Areatza, Arriaga, Bidebarrieta, Loteria, Euskal Museoa.

Abuztuaren 20a, astelehena: Euskal Museoa, Kapelagile, Posta, Areatzako zubia, Nafarroa, plaza Biribila, Kale Nagusia, Berastegi, Ledesma, Buenos Aires, Udaletxea, Zingira, Itxaropena, Askao, Unamuno, Euskal Museoa.

Abuztuaren 21a, martitzena: Euskal Museoa, Unamuno, Kapelagile, Victor, Bidebarrieta, Arriaga, Areatza, Epaltzaren Alarguna, Zingira, Itxaropena, Askao, Gurutze kalea, Gerrikogin kalea, Santiago, Bidebarrieta, Loteria, Banco España, María Muñoz, Euskal Museoa.

Abuztuaren 22a, eguaztena: Euskal Museoa, Unamuno, Plaza Barria, Gurutze kalea, Goenkale, Erribera, Donibane, Atxuri, Enkarnazio plaza, Atxuri, Erribera, Tenderia, Santiago, Gerrikogin kalea, Gurutze, Unamuno, Euskal Museoa.

Abuztuaren 23a, eguena: Euskal Museoa, Kapelagile, Victor, Jardines, Mesedeetako kaia, Mesedeetako zubia, Bilbo Rock, Mesedeetako kaia, Martzana kaia, Martzana kalea, Bilbo Zaharra, Plaza Biribila, San Anton zubia, Artekale, Zamudioko atea, Euskal Museoa.

Abuztuaren 24a, barikua: Euskal Museoa, Unamuno, Kapelagile, Victor, Bidebarrieta, Arriaga, Areatza, Epaltzaren Alarguna, Zingira, Itxaropena, Askao, Gurutze kalea, Gerrikogin kalea, Santiago, Bidebarrieta, Loteria, Banco España, María Muñoz, Euskal Museoa.

Abuztuaren 25a, zapatua: Euskal Museoa, Unamuno, Plaza Barria, Gurutze kalea, Goenkale, Erribera, Tenderia, Santiago, Bidebarrieta, Txakur kalea, Sta Maria, Jardines, Bidebarrieta, Areatza, Posta, Banco España, Gurutze kalea, Unamuno, Euskal Museoa.

Abuztuaren 26a, domeka: (irteera 10:30ean Plaza Biribilean) (10:30) Plaza Biribila, Nafarroa, Areatzako zubia, San Nikolas, Askao, Gurutze kalea, Santiago, Bidebarrieta, Areatza, Posta, Kapelagile, Unamuno, Euskal Museoa.