irailaren 17ra arte egongo da

Bilboko Alkateak "Aste Nagusia 40 urte"izeneko erakusketa inauguratu du Euskal Museoan

Juan Mari Aburto, Bilboko Alkatea, "Aste Nagusia 40 urte"erakusketaren inaugurazioan. (Bilboko Udala)

Euskal Museorako sarrera doakoa izango da Aste Nagusian

Gaztelaniaz, euskaraz eta ingelesez dagoen erakusketa honek Aste Nagusiaren historia agertzen du, arretaz aukeratutako argazkien bidez, jaien berrogei urteko ikurrak eta garrantzizko uneak gogoratzeko eta ezagutzeko. Erakusketa Euskal Museoan (Unamuno plazan) egongo da irailaren 17ra arte.

Deia - Viernes, 17 de Agosto de 2018 - Actualizado a las 17:22h.

BILBO. Juan Mari Aburto, Bilboko Alkateak, Itziar Urtasun, Jaietako zinegotziarekin eta Jaietako Batzorde Mistoko ordezkariekin, uriari eta Bilboko Aste Nagusiari lotutako beste pertsona batzuekin batera, Euskal Museoan irailaren 17ra arte egingo den “Aste Nagusia 40 urte” izeneko erakusketa bisitatu du.

Gaztelaniaz, euskaraz eta ingelesez dagoen erakusketa honek Aste Nagusiaren historia agertuko du irudien bidez. Arreta handiz aukeratutako argazkiek abagunea emango digute jaien berrogei urteetako ikurrak eta garrantzizko uneak gogoratzeko eta ezagutzeko. Jai-esparruen eta txosnen bilakaera, txupineraren eta pregoilariaren irudia, lehiaketa gastronomikoak, kontzertuak, antzerkia, zirkua…sokamuturra, zezensuzkoa, goitibeherak…eta bilbotarren buruetatik ezin ezabatuzkoak diren oroipenak, 1983ko uriolak, esaterako.

“ASTE NAGUSIA 40 URTE” erakusketak honakoak azpimarratu nahi ditu: su artifizialak, 1978tik honako jaietako kartelak, baita Marijaia ere, jaietako pertsonaia nagusia (beronen azken hamar urteetako erreplika bat dago), erraldoiak eta buruhandiak, konpartsen eginkizuna eta Udalaren lana, ezinbestekoa Aste Nagusia urtez urte errealitate bihurtzeko.

Bisita horretan, Alkateak adierazi duenez “Aste Nagusiak bilakaera izan du eta hazi egin da azken lau hamarkada hauetan, baina bere muinari eusten jakin izan du, partaidetzari, hain zuzen. Gure jaiak bilbotarrek eta bilbotarrentzat eginak dira, bisitari datozkigunak ahaztu gabe. Aste Nagusia Bilboren nortasunaren isla da. 40 urte hauetan, Aste Nagusia Bilborekin batera egon da eraldatze eta berritze-prozesu geldiezinean. Aste Nagusi eguzkitsuak eta euritsuak ospatu ditugu, gure historiako uriolarik handienekin eta inoizko lehorterik handienekin. Aste Nagusia Bilboko iragana, oraina eta etorkizuna da, gure uriak izandako aldaketa handien eta txikien lekuko ludikoa”.

Euskal Museorako sarrera doakoa izango da Aste Nagusian

Secciones