«Betadine Su Bata»

Beatriz Sanchezek ia mila piezako erakusketa inauguratuko du BilbaoArteko Erakusketa Aretoan

Beatriz Sanchez artistaren «Betadine Su Bata» erakusketa. (BilbaoArte)

Prozesu digitalak imitatzera jolasten duen erakustaldia, gaurko 19:30etatik irailaren 14ra arte disfrutatu ahal izango da

2018ko abuztuaren 17an, 19:30ean,«Betadine Su Bata» izeneko erakusketa berria inauguratuko du BilbaoArtek 2017an egoiliar izandako artista Beatriz Sanchezen eskutik.

Deia - Viernes, 17 de Agosto de 2018 - Actualizado a las 12:51h.

Sakonki esperimentala den erakustaldi honetan, Kordobako artista honek artisau-sormenen bilduma bat zabalduko duaretoan zehar, bere burugabeko bideoetan bizia hartzen duten tramankulu bitxi txikiekin instalazio handi bat osatuz. Software bidez lortu daitezkeen efektu digitalen erabilpena desegitea bilatzen du proiektu honekin, baliabide plastiko eta analogikoekin ordezkatuz.

Hauek pelikula gainjarri eta marratzen dute, esanahi berriak eta beti aldakorra den berezko lengoaia autonomo bat sortuz. Prozesua adierazpen artistiko gisa goraipatzen du Beatrizek, trukoa azalduz eta jarraitutako urratsak nabarmentzera jolastuz.

Erakusketa hau abuztuaren 17tik irailaren 14ra egongo da irekita, 17:30tik 20:30era bitartean, BilbaoArteko Erakusketa Aretoan

ERAKUSKETAREN ARTISTA

Beatriz Sánchez marrazkilaria, performera eta ikus-entzunezkoen sortzailea da, horrez gain diskurtso hetero-normatikoak eta informazio gizarteak guregan sortzen duen eraginaren analisiarekin harremandun esparru ezberdinetan lan egiten duelarik.

Teknika eta estrategia ezberdinen bitartez, Beatrizi berdin zaio hiritar arduratsu baten figura subjektiboa eta giza desiragarria zalantzan jartzea “desobediente zibil” ean bilakatzea bultzatuz;gizonentzako sexu-grafiak emakumearengan eragiten duen gauza bihurtze efektuaren inguruko gogoeta-ekintza;ala cyberpunk grinaren bat-etortzean sare sozialek nortasunaren gorputza galdu eta beste nortasun digitalekin elkarri eragin eta ezinezkoak diren istorioak sortzeko ahalmena duen nortasun paralelo batean trabestitzeko eskaintzen dituzten aukeren [aurrez ikusi-gabeak] inguruan ikerketa bat egitea.

Secciones