Jaietan, askoz hobeto gizakiok "bakarrik"

Kepa Tamames - Viernes, 17 de Agosto de 2018 - Actualizado a las 17:38h.

Bada denbora luzea ATEA eta beste antzeko elkarte batzuek animalien presentziarik gabeko jaiak aldarrikatzen dihardugula. Batez ere, uste dugulako animaliek ez dutelako atrezzo izan beharrik inoren onurako. Gizakiok erabat erakutsita daukagu 'bakarrik' disfrutatzeko gai garela, besteei pairamenik (fisiko ala psikikoa, berdin dio) eragin behar gabe.

Esandakoa gehiengo zabal batentzat begien bistakoa izanik, badira oraindik pertsona batzuek 'beharrezko' ikusten jarraitzen dutenak animaliaren bat edo beste erabiltzea zenbait ikuskizunetan. Akaso iritzi artikulo batek ez diote pentsatzeko era aldatuko, baina espero dugu behintzat baliogarria izango dela argitara ekartzeko guretzat pozgarria den kontu bat: jendearen mentalidadea aldatuz doala. Nahi genukeen baino motelago, bai;baina baita etengabe ere. Eta garrantzitsuena da norabide zuzenean gabiltzala.

Gero eta jende gehiakok ulertzen du aise gizakion eremuz kanpokoek  sufritzeko ―eta gozatzeko― gaitasun osoa dutela. Kontrako moduan uste izateak aintzinako aro batera eramaten gaitu. Eta, beraz, logikoa iruditzen zaigu bizi dugun denborari dagokion moduan pentsatu behar izatea. Ala ez?

Zorionez, Euskadiko eskenatokian gero eta animalia gutxiago erabiltzen direla ikusten dugu, eta geure buruari zorionik beroena ematekoa da hori. Ez bada oraindik geure borrokan besoak jeisteko beste, bai txalotzeko, ordea.

Jarrai dezagun honela, joera horrek gizarte aurreratuago zein etikoago bihurtzen bait gaitu. Eta ez da kontu makala, benetan…

Secciones