26 urteko gizonezko bat

Atxilotua etxe batean lapurreta egiteagatik Portugaleten

Ikerketak zabalik jarraitzen du lapurretan inplikatutako bigarren gizonezkoa aurkitu

Ertzaintzako agenteek 26 urteko gizonezko bat atxilotu dute bart Portugaleten, indarra erabiliz lapurreta egitea leporatuta. Susmagarria, dirudienez, Portugaleteko Grumete Diego kaleko etxe batean lapurreta egiten ahalegindu zen, eta handik minutu gutxi batzuetara atxilotu zuten.

DEIA.EUS - Sábado, 18 de Agosto de 2018 - Actualizado a las 10:25h.

BILBO. Atzo gaueko hamarrak aldera, pertsona batek Ertzaintzari jakinarazi zion bi gizonezko Grumete Diego kalean sartu zirela, itxura denez, lapurreta egiteko asmoz.Patruila bat bertaratu eta gertatutakoaren lekukoekin harremanetan jarri zen, eta haiek esan zioten ustezko lapurretako bat etxearen kanpoaldean zelatan zegoen bitartean, bestea leiho txiki batetik sartu zela. Lekukoek lehenengoaren deskribapen fisikoa eman zieten agenteei. Handik laster, lekukoen arabera, gizonezkoa etxetik irten zen eta bestearekin elkartu zen, eta biek kontrako noranzkoetan alde egin zuten bertatik.Patruilak inguruak miatu zituen susmagarrietako baten bila, eta handik minutu gutxi batzuetara aurkitu zuten inguruko parke batean. Agenteek egiaztatu zuten gizonezkoaren deskribapena bat zetorrela susmagarrietako batenarekin, eta, gainera, ezkutatzen ahalegindu zen polizia-autoa ikusi zuenean.Horren aurrean, agenteek susmagarria geldiarazi zuten, eta 26 urteko gizonezkoa identifikatu eta beharrezko frogaketak egin ondoren, atxilotu egin zuten indarra erabiliz lapurreta egitea leporatuta.Une hauetan ikerketak zabalik jarraitzen du lapurretan inplikatutako bigarren gizonezkoa aurkitu eta atxilotu ahal izateko.

Secciones