UMEENTZAT ETA FAMILIENTZAT

Txikiguneak ateak ireki ditu eta doako 24 jarduera baino gehiago eskaintzen ditu

Ambiente en el Txikigune (Ainara García)
El Txikigune de Aste Nagusia abre sus puertas (BORJA LÓPEZ)
El Txikigune de Aste Nagusia abre sus puertas (BORJA LÓPEZ)
El Txikigune de Aste Nagusia abre sus puertas (BORJA LÓPEZ)
El Txikigune de Aste Nagusia abre sus puertas (BORJA LÓPEZ)
El Txikigune de Aste Nagusia abre sus puertas (BORJA LÓPEZ)
El Txikigune de Aste Nagusia abre sus puertas (BORJA LÓPEZ)
El Txikigune de Aste Nagusia abre sus puertas (BORJA LÓPEZ)
El Txikigune de Aste Nagusia abre sus puertas (BORJA LÓPEZ)
El Txikigune de Aste Nagusia abre sus puertas (BORJA LÓPEZ)
El Txikigune abre sus puertas. (bilbao.eus)

2018ko Aste Nagusiko Txikiguneak gaur goizean ireki ditu ateak. Datorren domekara arte, Casilda Iturrizar parkean eta Pergolan dagoen espazio hori “balioen uri txikia” bihurtuko da eta 0 eta 12 urte bitarteko umeek ondo pasatzeko aukera izango dute, gauzak ikasiz eta ilusioa, ahalegina eta elkarbizitza bezalako balioetan hezten.

Juan Mari Aburto Alkatea umeentzako espazioaren irekieran izan da zinegotziekin, Bilboko Konpartsetako ordezkariekin, pregoilariarekin eta txupinerarekin. Hain zuzen ere, txupinerak txupinak bota du eta Aste Nagusiko umeen programazioaren jarduera nagusietako bat hasi daTxikigunea zabalik dago 11:00etatik 14:30ak arte goizez eta 16:30etik 20:00ak arte arratsaldez. Ordutegi horretan, Txu trenak doan eramango ditu nahi duten herritarrak Udaletxearen albo batetik Casilda Iturrizar parkean eta Pergolan dagoen esparruraBarikuan, abuztuak 24, 18:30ean, Aste Nagusiaren 40. urteurrena ospatzeko, umeek diskofesta baten erritmoarekin dantzan egin eta txokolatea jan ahal izango dute.

deia.eus - Domingo, 19 de Agosto de 2018 - Actualizado a las 11:57h.

BILBO. Udal korporazioak, Juan Mari Aburto Alkatea buru zela, Itziar Urtasun Jaietako zinegotziak, Bilboko Konpartsetako ordezkariek, Zorion Egileor pregoilariak eta Saioa Domínguez txupinerak Bilboko kaleak igaro dituzte Txu trenean Txikigunera heldu arte. Bertan zirela, txupinerak txupina bota du eta familian pasatzeko 8 eguneko dibertimendua hasi du.

Gaur hasi eta domekara arte, hau da, hilaren 26ra, 11.00ak eta 14:30ak bitartean goizez eta 16:30ak eta 20:00ak bitartean arratsaldez, uriko umeek 24 jarduera baino gehiago izango dituzte eskura lau espaziotan. Gainera, makillaje ibiltaria eta antzoki bihurtutako Bilbobus bat egongo dira. Azken hori "Denboraren Autobusa" da eta egunero hiru emanaldi izango dira bertan.

Udalak 10.000 eskumuturreko banatuko ditu umeak galduz gero euren arduradunak identifikatzeko eta horiekin harremanetan jartzeko. Eskumuturreko horiek doan hartu ahal izango dira Txikigunearen informazio-puntuan (Izarren Behatokia).

Txikigunera joateko modurik onenetako bat Txu trena da, doako zerbitzua da eta Udaletxeko eraikin nagusiko albo batetik Casilda Iturrizar parkeko geralekuraino doa (Kale Nagusia 60). Trenek Txikigunearen ordutegi bera daukate eta 25 minuturo aterako dira.

TXOKOLATEA ETA DISKOFESTA ABUZTUAREN 24AN

Aurten, Aste Nagusiak 40 urte betetzen ditu eta Udalak herritar guztiekin ospatu nahi du. Umeekin ere bai, noski, eta horretarako urteurreneko jai berezia antolatu du Txikigunean. Umeek txokolatea jan eta diskofesta baten musikaren erritmoan dantzan egin ahal izango dute. Urtebetetze festa hori abuztuaren 24an egingo da, arratsaldeko 18:00etan.

ORDUTEGIAK: TXIKIGUNEA eta TXU TXU TRENA

Goizez: 11:00etatik 14:30etara.Arratsaldez: 16:30etik 20:00etara.

Secciones