2016an eta 2017an

Euskadi bisitatzen duten turisten ia % 80k aisiagatik bisitatzen dute

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren azken IBILTUR azterlanak 2016an eta 2017an aisiako eta MICE sektoreko turisten portaeraren datuak jasotzen dituNegozioagatiko turisten ehuneko altuena Gasteizekoa da (% 37), eta aisiagatiko bisitarien proportzio handiena Arabako Errioxakoa (% 89), Euskal Kostaldea (% 88) eta Bilbo (% 81)Aisiagatiko turismo nazionala % 57koa da eta nazioartekoa, % 43koa

DEIa.eus - Lunes, 20 de Agosto de 2018 - Actualizado a las 13:49h.

BILBO. Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak 2016-2017 IBILTUR azterlanaren ondorio nagusiak eman ditu ezagutzera;horren bidez, aisiagatik eta negozioagatik eta MICE sektoreagatik Euskadi bisitatzen duten turisten portaera aztertzen da.Azterlan honek honako ondorio nagusi hauek aipatzen ditu:

Euskadin gaua ematen duten turisten % 79k aisiagatik bisitatzen gaitu eta % 17k, negozioengatik/MICEgatik.Vitoria-Gasteiz negozioagatik bisitatzen duten turisten ehunekoa Euskadiko helmugetan altuena da (% 37). Ordea, aisiarako turisten proportzio handiena Arabako Errioxakoa da (% 89), gero Euskal Kostaldekoa (% 88) eta Bilbokoa (% 81).Aisiarako turisten artean, 2014tik hiriko turismoa dago, eta hura hiru motibo erabakigarrigatik: hiriko turismoa egitea (% 22), gastronomiarekin eta ardoarekin lotutakoak (% 20) eta kultura eta ekitaldiak (% 13,5). Era berean, nabarmentzekoa da ibilbide turistikoak (Touring) egiteko dagoen gero eta joera handiagoa;gaur egun, % 21ekoa, eta, 2014an, % 12koa zen.MICE sektoreko turisten artean, 2012tik gaur egun arte alderdirik baloratuena biltzarraren/konbentzioaren programa da (1 eta 5 bitarteko balorazio-eskalan, 4,6). Hala ere, biltzarra egiteko egoitzak eta biltzarrak/konbentzioak antolatutako gizarte-programak edo aisia-jarduerek gora egin dute, nabarmen, balorazioan, 2,1 puntutik 4,4 puntura, eta 4,1 puntura, hurrenez hurren.Turistaren profila dela eta, aisiako turisten % 57 nazionala da, eta % 43, nazioartekoa, zeinak 6 puntu egin baititu gora, 2014aren aldean. MICEko turisten kasuan, % 75 nazionala da.Aisiako turistek bidaian eginiko gastua, guztira (jatorrian eta helmugan), 1.404 milioi eurokoa da (827 milioi 2014an). Gastuak, guztira, MICEko turisten kasuan ere gora egin du, 2014an 56.280€-tik gaur egun 87.178.000€-ra. Bestalde, Euskadin pertsonako eta eguneko aisiako turisten gastua 104€-koa da, 2014an baino 5 euro handiagoa. Eta, MICEko turisten kasuan, 129€-koa zen eta, orain, 133€-koa.