Ibaigane Jauregiko eskalinatan

Aburto Alkatea talde txuri-gorriak Aste Nagusian Udalari egin ohi dion harreran izan da

Aburto Alkatea talde txuri-gorriak Aste Nagusian Udalari egin ohi dion harreran izan da. (Bilboko Udala)

Ibaigane Jauregiak Josu Urrutia, Aburto Alkatea eta hainbat udalkide bildu dituen ohiko ekitaldi instituzional honetan

Ibaigane Jauregia, Athletic Cluben egoitza, talde zuri-gorriak Bilboko Udalari Aste Nagusian eskaini ohi dion harrera instituzionalaren edizio berri baten agertoki bihurtu da gaur goizean.

Deia - Martes, 21 de Agosto de 2018 - Actualizado a las 20:47h.

Ekitaldia 10:30etan hasi da Ibaigane Jauregiko eskalinatan. Josu Urrutia Athletic Clubeko Presidenteak ongi etorria eman dio bertan Juan Mari Aburto Alkatea buru izan duen Bilboko Udalaren ordezkaritza ofizialari.

Jaietako zapiak trukatu ondoren, Udalaren eta Athletic Cluben ordezkariak komunikabideen aurrean jarri dira argazkiak ateratzeko. Bi erakundeen arteko topaketak Athletic Cluben egoitzaren barruan jarraitu du.

ABURTOK TORTILLA TXAPELKETAN PARTE HARTU DU

Gainera Alkateak, alboan Txupinera, Pregoilaria, Udal Korporazioko kideak eta Jai Batzorde Mistoaren ordezkariak zituela –honen presidente Itziar Urtasun Berdintasun, Lankidetza, Bizikidetza eta Jaietako Zinegotzia buru–, 2018ko Aste Nagusiko Patata-Tortilla Txapelketan parte hartu du gaur eguerdian.

Aurten ere, Sukaldaritza Lehiaketak Areatzan kokatua duen karpa, patata-tortilla ezinago gozoak prestatzen trebatuta dauden makina bat pertsona adituren topagune bihurtu da. Oraingoan, tortillak ondoko zortzi osagai hauek erabiliz presta zitekeen: patata, arrautzak, olioa, gatza, tipula, baratxuria, piper gorria eta piper berdea.

Izena emateko epea goizeko 09:00etan ireki da, eta patata-tortillak prestatu eta epaimahiak egin beharreko dastaketa eta ondorengo puntuaketaren ondoren, 14:30 aldera, irabazleen zerrenda ezagutarazi da. Alabaina, Alkateak esan duenez, “Hemen parte hartzea, ondo pasatzea eta 2018ko Aste Nagusiak eskaitzen digun giro ezinhobe honetaz gozatzea garrantzitsuena da”.

Secciones