Aste Nagusian

Aiko Taldeak Bilboko Alde Zaharretik dantzatzera gonbidatzen zaitu

Hitzordua, osteguna 23an, Txakur kalean 13:00tan

AIKO Taldeak, euskal dantza tradizionala sustatzen duen musikari eta dantza maisuen taldeak, Bilboko Alde Zaharra dantzagune bihurtuko du hurrengo ostegunean, abuztuaren 23an, dantza poteoarekin. 13:00tan izango da, eta Alde Zaharreko hainbat tokitatik ibiliko da, Txakur kaletik abiatuta. 

Deia - Martes, 21 de Agosto de 2018 - Actualizado a las 13:20h.

Bilbo. AIKO Taldeko musikari eta dantza maisuek Bilboko Alde Zaharreko kaleak alaituko dituzte, hurbiltzen den edonor dantzatzera eta abestera gonbidatuz, dibertsio eta gozamen giroan. Sabin Bikandik, txistu eta danbolinarekin, Alvaro Garciak, gitarrarekin, Txus Aranburuk, akordeoiarekin, eta Amaiur Cajaravillek, kontrabaxuarekin, dantzarako errepertorioa eskainiko dute guztion gozamenerako. Horrela, publikoak pasodobleak, balsak, jotak, eskudantzak, porruak, jauziak, mazurkak edota sokadantzak dantzatzen parte har dezake. Musika entzuten den bitartean, Patxi Laborda, Katalin Zarate, Abel Iriondo eta Josu Zarate, AIKO Taldeko dantza maisuak, dantzak gidatzen arituko dira. AIKOrekin ohikoa denez, ez maisutasunik ez mailarik, beharrezkoa den bakarra dantza egiteko gogoak dira. Topagunea Txakur kalean izango da eta hortik Alde Zaharreko hainbat kaleetatik mugituko dira, Santa María, Pilota, Barrenkale eta Jardines kaleetatik hain zuzen, bertatik pasatzen den edonor dantzatzera animatuz.