Uribitarte pasalekuan

Bilboko balioak islatzen dituen argazki-erakusketa eskainiko da Aste Nagusian

Uribitarte pasalekuan abuztuaren 26ra arte egongo den argazki erakusketa. (Bilboko Udala)

Dohainik ikusi ahal izango da abuztuaren 26ra arte (domeka)

Aste Nagusiaren aurreko edizioetan egindako hainbat argazki paneletan egongo dira ikusgai. Argazkiek jai-giroa ez ezik, “Bilboko Balioen Agirian” jasotako balioak ere islatuko dituzte;besteak beste, giza eskubideen errespetua, esfortzua, erantzukizun partekatua, bizikidetza eta emakumeen eta gizonen berdintasuna.

Deia - Martes, 21 de Agosto de 2018 - Actualizado a las 18:23h.

BILBO. Bilboko Udalak, Amstel markarekin elkarlanean, argazki-erakusketa bat antolatu du. Erakusketa Uribitarte pasealekuan egongo da Aste Nagusian. Aste Nagusiaren aurreko edizioetan egindako argazki paneletan egongo dira ikusgai. Argazkiek jai-giroa ez ezik, “Bilboko Balioen Agirian” jasotako balioak ere islatuko dituzte;besteak beste, giza eskubideen errespetua, esfortzua, erantzukizun partekatua, bizikidetza eta emakumeen eta gizonen berdintasuna.

Bilboko Udalak uria balioengatik famatua izan dadin nahi du;hots, uria, bilbotar guztiek ez ezik, bisitariek ere bere balioengatik ezagut dezaten nahi du Bilboko Udalak. Horrela bada, Bilboko herritarren eguneroko bizimoduaren ardatza izan behar duten balioak bultzatzen dituzten mota honetako ekintzak zabaltzeko erakusleihorik onena Aste Nagusia da.

Argazki-erakusketa dohainik ikusi ahalko da abuztuaren 26ra arte, hau da, domekara arte.

Secciones