Danon artean euskaraz bizi

Bilboko Aste Nagusia euskara sustatzearen alde agertu da Euskaraldia ekimenarekin bat eginez

Bilbo euskaraz Foto: Oskar M. Bernal

Euskararen normalizazio sozialaren aldeko mugimendu honekin bat egiteko ekitaldia Areatzako Zubian egin da

Euskarak Aste Nagusien duen presentzia indartu du, hizkuntzaren erabilera soziala bultzatzearen aldeko Euskaraldia ekimenari atxiki ondoren.

Deia - Jueves, 23 de Agosto de 2018 - Actualizado a las 15:04h.

Ekitaldia gaur eguerdian egin da Areatzako Zubian, Juan Mari Aburto Alkatea, Itziar Urtasun Jaietako Zinegotzia, Koldo Narbaiza Euskara eta Hezkuntzako Zinegotzia, Zorion Egileor Pregoilaria, Saioa Dominguez Txupinera eta Jai Batzorde Mistoa tarteko zirela.

Horren harira, gaur, egun osoan, Bilboko Konpartsen, BiziPrest Eguna delako proposamena egingo da, euskarak Aste Nagusiaren barruan duen presentzia areago indartzeko eta jaietan parte hartzen duten pertsona guztiak euskaraz bizi eta elkarbizitzera gonbidatzeko, txosnetan, programatutako jai-ekitaldietan nahiz eguneroko bizimoduko egoera eta jardueretan.

Era berean, Euskaraldiaren gaineko informazioa zabaldu eta euskaldunon aktibazioa bultzatuko da, “Aste Nagusian ere nirekin euskaraz” goiburuko txapak banatuz. Jardunaldia osatzeko, herri bazkaria egingo da Euskalgunean, Ituiño magoaren ikuskizun batez.

KONTUAN IZAN

Euskararen normalizazio sozialaren aldeko mugimendu honekin bat egiteko ekitaldia Areatzako Zubian egin da, Juan Mari Aburto Alkatea, Itziar Urtasun Jaietako Zinegotzia, Koldo Narbaiza Euskara eta Hezkuntzako Zinegotzia, Zorion Egileor Pregoilaria, Saioa Dominguez Txupinera eta Jai Batzorde Mistoa tarteko zirela.Gaurko programatuta dauden Aste Nagusiko ekitaldi guzti-guztietan, euskararen presentzia areagotuko da, bertaratutakoen artean hizkuntzaren erabilera sustatzeko asmoz.

Secciones