Santiago plazan 13:00etatik aurrera

Bertsolarien garrantzia azpimarratuko da Aste Nagusiko "Ez da kasualitatea"saioan

Miren Amuriza, Oihana Bartra eta Alaia Martin egongo dira beste haibat emakume bertsolarirekin batera

“Ez da kasualitatea” saioaren izenak aditzera ematen duenez, ekimen honekin azpimarratu nahi da zein garrantzi handia duten emakumeek arte honetan, eta, horretarako, emakume bertsolari ezagunenetako batzuei “ahotsa emango zaie”;Miren Amuriza, Oihana Bartra eta Alaia Martin daude horien artean.

Deia - Jueves, 23 de Agosto de 2018 - Actualizado a las 17:29h.

BILBO. Bertsolaririk onenek Aste Nagusiko egun guztietan dute hitzordua Santiago plazan 13:00etatik aurrera.

Euskal kulturarekin zerikusia duen ekintza-programa zabal bat prestatu du Bilboko Udalak Aste Nagusirako. Bertso-saioak sail horretan sartzekoak dira, eta egunero egiten dira, 13:00etan, Santiago plazan. Bertsolari onen eta ospetsuenetako batzuek hartzen dute parte egunero, beraz, agertoki horretan: Maialen Lujanbio, Jon Maia, Andoni Egaña, Miren Amuriza edo Uxue Alberdi, besteak beste.Bilboko Udalak “Ez da kasualitatea” izeneko ikuskizuna antolatu du bereziki gaurko (eguena), emakume bertsolarien saio bat. “Ez da kasualitatea” saioaren izenak aditzera ematen duenez, ekimen honekin azpimarratu nahi da zein garrantzi handia duten emakumeek arte honetan, eta, horretarako, “ahotsa emango zaie” arlo honetan fama handiena duten emakumeetako batzuei. Nahiz eta beste egunetan ere ez den emakumerik faltako, egun hau berezia izatea nahi du Udalak, agerian jarriko baita nolako garrantzia duten emakumeek bertsoen munduan.Bada beste hitzordu berezi bat, bertso-bazkaria, atzo (eguaztena) egina, bertsoak eta gastronomia uztartzen dituena.PROGRAMA

  Domeka, hilak 19 Maialen Lujanbio, Jon Maia, Nerea Ibarzabal eta Etxahun Lekue  Astelehena, hilak 20 Maialen Akizu, Sustrai Colina, Ibon Ajuria, eta Arkaitz Estiballes  Martitzena, hilak 21 Onintza Enbeita, Fredi Paia, Jon Gurrutxaga, eta Julio Soto  Eguaztena, hilak 22 Bertso bazkari. Uxue Alberdi eta Unai Iturriaga  Eguena, hilak 23 Ez da kasualitatea, Miren Amuriza, Oihana Bartra eta Alaia Martin  Barikua, hilak 24 Aitor Mendiluze, eta Igor Elortza  Zapatua, hilak 25 Jone Uria, Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi eta Unai Agirre  Domeka, hilak 26 Oihana Iguaran, Andoni Egaña, Aitor Sarriegi, eta Xabat Galletebeitia