epea irailaren 6an amaituko da

Datozen Galdakaoko jaietan goitibeheren proban parte hartzeko izena emateko epea ireki da

Bidea joan den urtekoaren berbera izango da, Elexalde auzotik jaitsita, eta % 14ra arteko maldak izango ditu. (GALDAKAO.EUS)

Iragan abuztuaren 20tik irekita dago herriko jaietan goitibeheren proban parte hartzeko izena emateko epea. Izena emateko epea irailaren 6an amaituko da, eta proba irailaren 9an (igandea) egingo da, 16:30ean, festen programa ofizialaren barruan.

DEIA.EUS - Viernes, 24 de Agosto de 2018 - Actualizado a las 12:14h.

GALDAKAO. Galdakaoko Udaleko Kultura Sailak antolatuko du proba, Maldan Behera Inertzia Kirolen Elkartearen laguntzarekin. Boluntario izan nahi dutenek antolakuntzarekin harremanetan jarri beharko dute. Bidea joan den urtekoaren berbera izango da, Elexalde auzotik jaitsita, eta % 14ra arteko maldak izango ditu.Galdakaoko Udaleko Kultura Sailak sustatu du proba aurten, joan den urtean antolatu zuen Pattakon Elkarteak uko egin baitio kirol-proba honetako segurtasun-alderdiak handitzea xede zuen lankidetza-hitzarmen bat sinatzeari. Galdakaoko Udalak eskerrak eman nahi dizkio Pattakoni aurreko edizioetan egindako lanagatik.Galdakaoko jaietan dagoeneko tradizionaltzat jo dezakegun proba hori egin zedin, Kultura Sailak probaren antolaketa sustatu du, Legazpiko Maldan Behera Inertzia Kirolen Elkartearekin batera, oraingo honetan. «Hasiera-hasieratik, gure konpromisoa izan da goitibeheren jaitsiera programa ofizialaren barruan egotea. Hainbat saio egin ditugu arren, ezinezkoa izan da Patakonek segurtasun-alderdi batzuk hobetzeko xedea zuen gutxieneko akordio bat sinatzeari baiezkoa ematea, eta horren ondorioz beste antolatzaile bat bilatu behar izan dugu. Uste dugu aurtengo probak ere arrakasta handia izango duela, goitibeheren jaitsiera zeharo errotuta baitago Galdakaon», esan du Ainhoa Agirregoiko Kulturako zinegotziak.Parte-hartzaile guztiek aseguru bat izango dute, eta «eguneko aseguru» horrek balio dituen hamar euroak itzuli egingo zaizkie Galdakaoko parte-hartzaileei proba amaitu ondoren.Izen-emateakProban parte hartu nahi duen orok izena emateko eskabidea bete beharko du www.fotomotor.es webgunean. Datu guztiak behar bezala beteta dituzten eskabideak bakarrik onartuko dira, ordainketa behar bezala egin eta gero. Izena emateko epearen amaiera probaren araudi partikularreko 6.1 artikuluan aipatzen dena izango da.Ezin izango da proban parte hartu izen-emate ofiziala egin gabe.Gehienez ere 60 ibilgailu onartuko dira. Izen-emate gehiago badago, antolakuntza arduratuko da parte-hartzaileak hautatzeaz.Izena emateko epea lehenago amaitu ahal izango da antolatzaileak ezarritako gehieneko kopurua gainditzen bada. Behin epea ixten denean ez da parte-hartzaile gehiago onartuko.«Galdakaoko Goitibera Jaitsiera 2018» proban izena emateko tasak hauek izango dira:Eguneko asegurua eskatzen duten parte-hartzaileak: 10 euroSputnik goitibeheraren alokairua: 12 euro

Secciones