Wave on Wave programa

Getxoko bederatzi gazte Italian daude uretako kirolak sustatzeko WoW programan parte hartzen

Getxoko bederatzi gazte Italiako Pesaro herrian dira uretako kirolak sustatzeko campusean parte hartzen

Getxoko taldea 12 eta 15 urte arteko 5 neskak eta 4 mutilek osatzen dute, herriko kirol-klub ezberdinetakoak

Getxoko bederatzi gazte Italiako Pesaro herrian dira, uretako kirolak sustatzeko Wave on Wave (WoW) programaren nazioarteko bigarren kanpusean parte hartzen;Erasmus+Sport-en ekimen hau Europar Batasunak finantzatzen du, eta Getxoz gain, Pesaro, Varna (Bulgaria), Nancy (Frantzia) eta Adel (Eslovenia) herriek hartzen dute parte.

DEIA.EUS - Viernes, 24 de Agosto de 2018 - Actualizado a las 12:44h.

BILBO. Getxoko taldea 12 eta 15 urte arteko 5 neskak eta 4 mutilek osatzen dute, herriko kirol-klub ezberdinetakoek. Modu horretan, bidaia-gastuak, egonaldia eta mantenua ordaintzeko beka bati esker, programan parte hartzen duten Europako gainerako hirietako 45 bat kirolari biltzen dituen campusean parte hartzen ari dira. Pesaron, uretako kirolen ezagutza eta sustapena sakonduko dituzte, eta kirolari gazteei prestakuntza osoa eskainiko zaie. Helburu horiek jada finkatu ziren Getxon iazko udan egindako WoW-ren lehen campusean.

Halaber, topaketa lagungarria izango da dagokien talde teknikoek esperientziak partekatzen eta uretako kirolak sustatzeko bost herritan egiten ari diren aurrerapenak bateratzen jarraitzeko. Era horretan, hilabete hauetan, Getxok tokiko komunitate nautikoa sortu du, eta bertan parte hartzen dute ikastetxeek, itsasoarekin lotutako instituzioek eta hainbat klubek;esate baterako, Pakea Bela Eskola, Orza, Real Club Marítimo del Abra, Raspas eta Getxo Arraun, Getxo Kayaka eta Getxo Dive eta Divertek bezalako urpekaritza-klubek. Horiekin batera lanean ari dira zerbitzuen eskaintza profesionalizatzeko eta segurtasunaren inguruko alderdiak hobetzeko. Orobat, ikastetxeek beren jarduera-programetan uretako jarduerak sartzeko interes handia erakutsi dutenez, eskaera hori betetzeko lanean ari dira.

Secciones