laza Barrian, 13:00etan

Abuztuaren 26ko (domenka) txistularien alarde tradizionala izango da

Udalaren Txistularien Bandak abuztuaren 26an (domeka) esango die agur jaiei, Plaza Barrian, 13:00etan.

100dik gora musikari, dantzari eta kantari bilduko dituen ikuskizun horretan Oihana Bartra bertsolariak eta Roberto Moso musikariak ere hartuko dute parte.

DEIA - Viernes, 24 de Agosto de 2018 - Actualizado a las 17:31h.

BILBAO. Udalaren Txistularien Bandak agur esango dio Aste Nagusiari txistularien alarde tradizionalarekin. Emanaldia abuztuaren 26an (domeka) izango da, 13:00etan, Plaza Barrian.Alacanteko José Pascual-Vilaplana zuzendaria izango da, aurten ere 100dik gora musikari, dantzari eta kantari bilduko dituen ikuskizuna zuzenduko duena. Euskal kulturaren erreferente bi ere izango dira kontzertuan: Oihana Bartra bertsolaria eta Roberto Moso Zarama taldeko kantaria.80.eko eta 90.eko hamarkadetako pop-rock mugimendua ardatz nagusi duen ikuskizun honetan, Euskadiko hainbat lekutatik etorritako txistulariak, San Anton abesbatza, metaleko boskote bat, Bizkaiko Gaiteroak, Iñar Sastre piano-jotzailea, Iñigo Eskuin gitarra-jotzailea eta Iñaki Alvarez txistularia izango dira Garikoitz Mendizabal txistularien bandako zuzendariarekin eta bandako kide diren Idoia Kareaga, Sabin Bikandi, Gorka Zabaleta eta Asier Garciarekin. Korrikaren 20. urteurrena ere ikuskizunaren ardatz nagusietakoa da.Ikuskizunean Nagore de las Cuevas eta Arkaitz Pascuas dantzariak ere arituko dira, herritarrak animatzeko alarde honetan parte hartzera. “Txanton Piperri”, “Herrimin”, “Gaueko buruko mina”, “Kaskagorria” edo “Iñaki, ze urrun dago Kamerun” bezalako abestiak ere eskainiko dira, hurbiltzen den jende guztia kantatzera eta dantzatzera gonbidatuz.TXISTULARIEN ALARDEAEGUNA: domeka, abuztuak 26ORDUA: 13:00LEKUA: Plaza Barria