Onintza Enbeita Bertsolari

“Aste Nagusia munduko marabilla ez material handienetariko bat da”

Onintza Enbeita

Onintza Enbeita hitz bakar batekin definitzea zaila da. Bertsolaria, kazetaria, politikaria, feminista... emakume indartsua dela argi dato, nahi duenaren alde borrokatzen duenetarikoa

Ane López - Viernes, 24 de Agosto de 2018 - Actualizado a las 06:00h.

Muxikarra jaiotzez, kazetari-tza ikasi zuen, baina gaur egun bertsolaritza da bere jardunbide nagusia. Bilboko Aste Nagusian Santiago plazan aritu eta gero, ezagun eta lagunen zorionak jaso zituen, jendearengandik jasotzen duen maitasunaren isla.

Zenbaten bertsotan Aste Nagusian?

-Ez dakit esaten, baina urte askotan. Azken hamabost urteetan beti etorri naiz. Santiago plazan egindako saioetan eta baita Konpartsek antolatzen diztuzten trikipoteoetan. Mamikiko ekitaldietan ere azken hamar urteetan aritu naiz. Nahiz eta normalean hala ez pentsatu, bertsoak oso presente daude jaietan.

Ezberdina da Aste Nagusian aritu edo herri txikitxo euskaldun batean aritzea?

-Ezingo nuke bien artean erabaki, baina Aste Nagusian Bilboko bertsozale guztiak batzen direnez, plaza osoa betetzea lortzen dute. Gainera, niretzat Bilbo oso berezia da, oso kuttuna da Santiago plaza niretzat.

Bertsolaritza alde batera utziz… Zer da Aste Nagusia zuretzat?

-Munduko jairik ederrena da Bilboko Aste Nagusia. Iruditzen zait hemendik kanpo ateratzen garenean, Fringe festibalera goazela… Aste Nagusia gauza bera da, baina aste bete irauten duena. Daukagun eskaintza musikal, kultural, eta gainera parrandarako aukera marabilla bat da. Seguraski Aste Nagusia munduko marabilla ez material haundietenarikoa izango da.

Nola ikusten duzu euskararen erabileera kaleetan gaur egun? Txarrera edo onera joan da?

-Ni oso optimista naiz, eta irudipena daukat gaur egun orain dela urte batzuk baino euskara gehiago entzuten dela kaleetan orokorrean, eta baita Bilbon ere. Hala ere, estadistikak begiratzen badituzu ez dute gauza bera esaten, beraz ez nuke jakingo esaten errealitatea zein den…

Bertsoek erreibindikatzeko balio dute?

-Noski baietz. Niretzat bozgorailu guztiek balio dute erreibindikatu behar diren gauzak aldarrika-tzeko. Berdin da kirolaria bertsolaria… mikrofonoa erabiltzeko aukera duen edonork, ideia bat defendatzeko erabili dezake. Gero pertsona bakoitzaren aukera da hori egitea edo ez egitea.

Eta zuk egiten duzu?

-Bai noski, ni beti saiatzen naiz. Xirimiri moduan jendea mezuekin astiro-astiro bustitzen saiatzen naiz. Orain dela hamar urte Ezetz ezetza da non zegoen eta gaur egun non dagoen ikustea besterik ez dago, hor denok aportatu dugula uste dut.

Zutabeak ere egiten dituzu. Erlaziorik du bertsolaritzarekin?

-Erlazio handia dauka. Nire kasuan behintzat. Zutabean zure iritzia eman behar duzu, eta gainera ona bada, amaiera borobila eduki behar du, bertsoetan bezala. Zuri tokatzen zaizun rola defendatu, eta amaiera borobila ematea.

Nondik dator zure bertsolaritzarekiko maitasuna?

-Niri etxetik datorkit. Aitite Balendin bertsolaria zen ere, eta horregatik zaletasuna txikitatik etxetik datorkit. Gainera, bidean lagun onak aurkitu ditut eta horregatik jarraitu dut.

Eta politika?

-Etxetik ere. Etxean politikaz beti hitz egin da eta 36ko gerran zein bandotan geunden beti egon da argi. Baita zeren alde gauden, eta horrek mundua aldatzeko konpromisoa izatea ekarri du.

Horrekin lotuta. Askotan esaten dizute baina zure esaldia “en mi coño y en mi moño mando yo” oso famatua bihurtu zen. Nola gogora-tzen duzu momentu hori?

-Nik ez nuen pentsatzen halako rollorik sortuko zenik. 20:50etan izan zela gogoratzen dut, eta handik ordu laurden batera nire amak telefonoz deitu ninduen. “Onintzatxu, zer egin duzu?”, esan zidan, teleberrian ikusi zuelako esandakoa.

Berriro esango zenuke?

-Bai, horrela esango nuke berriro. Azkenean, emakumeok erreibindikatu behar dugu gu garela gure gorpu-tzen eta ideien jabe. Edozein gorpu-tzetan arrazoia buruan dago eta desioa hanka tartean. Hori esateko oso modu sintetikoa dela uste dut.

Zerk eraman zintuen politika utzi eta telebistan hastera?

-Politikara sartu nintzen egoera konkretu batean. Ezker abertzalea ilegalizaziotik etorri berria zen, eta dena berreraikitzen zegoen. Niri tokatu zi-tzaidan Madrilera joatea, baina banekien tenporala zela.

Eta telebista?

-Kasualtitatez etorri da egia esan. Nik kazetaritza ikasi nuen, baina pata de gallohauekin ez nuen telebistan ari-tzea espero (dio barrezka)… beste gauza batzuetara dedikatuko nintzela uste nuen egia esan.

Hauxe2 programan… eta nola doa?

-Grabaketak eginda ditugu eta berriro emitituko da irailean. Oso pozik gaude jendearen erantzunarekin, jendea zoragarria da, maiatasun handiz hurbiltzen zaizkigu gustoko dutela esatera.

Secciones