abuztuaren 26an (domeka)

Marijaiaren errasusketak agur esango dio Aste Naguasiaren 40. edizioari

Marijaia (DEIA)

Zorion Egileor pregoilariak eta Saioa Domínguez txupinerak lagunduko diote Marijaiari itsasadarrean egingo duen azken bidaian.
  

Marijaia abuztuaren 26an (domeka) erraustuko dute, 23:30ean, Mesedeetako zubitik Udaletxerainoko ibilbidea egin ondoren itsasadarrean.

DEIA - Viernes, 24 de Agosto de 2018 - Actualizado a las 17:34h.

BILBAO. Marijaia erraustuta amaituko da Aste Nagusiaren 40. edizioa. Bederatzi jaiegun bizien ondoren, “Agur, Marijaia” kantaren soinuarekin batera, jaien irudi dugun emakumea sugarren artean desegingo da datorren urtean, berriz, indarberrituta agertzeko, uriari bere eguneroko jardunera bueltatzen utzita.21:00etan, Deustuko Arraun Taldeko traineruak euren instalazioetatik Pio Barojako pantalanera abiatuko dira. Guztira, 28 arraunlari zuriz jantzita eta Bilboko jaietako zapia lepoan jarrita, 2018ko Aste Nagusiko Zorion Egileor pregoilariaren eta Saioa Domínguez txupineraren bila hurreratuko dira, ontzian sartu eta Marijaiari lagun egiteko bere azken bidaian.22:00etan, ontziak Mesedeetako zubira joango dira;han, Marijaia “Tomatera” izeneko ontzira igoko da. Ontzi hori traineruek eramango dute atoian. Aste Nagusiko erreginak itsasadarra zeharkatuko du Udaletxeraino, Areatzako zubipetik pasatuta, uriari eta bilbotarrei agur esateko 25 bat minutu iraungo duen ibilaldian.Beren-beregiko giroa sortzeko asmoz, Udalak soinu-dorreak jarriko ditu ibilbidearen alde bietan, “Agur Marijaia” abestia entzun ahal izateko;txosnek, berriz, argiak amatatuko dituzte. Udaletxeko zubira iristean, eta erraustu aurretik, Zorion Egileor pregoilariak azken hitzak eskainiko dizkio Marijaiari, eta ostean, 22:35 aldean, erraustu egingo dute.Marijaia erraustuta, amaitutzat joko dira bederatzi jaiegun. 400dik gora jarduera gustu eta adin guztietako jendearentzat, Aste Nagusiaren lau hamarkada ospatzeko. Bilboko jaien ereduak 40 edizio bete ditu. Aurtengoan ere kalitatezkoak, anitzak eta doakoak izatea izan dira ezaugarri nagusiak.Marijaia errausteko ikuskizunaren kronograma  21:00etan: Traineruen irteera Deustuko Arraun Taldetik  21:45ean: Ongietorria pregoilariari eta txupinerari Pio Barojako pantalanean.  22:00etan: Traineruen irteera Mesedeetako zubirantz.  22:35ean: Pregoilariaren berbak eta Marijaia erraustea Udaletxearen aurrean.

Secciones