dohainik, hilak 27 eta 28an

Itotzeak saihesteko kanpaina egingo dute Ereaga hondartzan

Vista panorámica del paseo de la playa de Ereaga. Foto: Getxoko Udala

Helburua da herritarrei irakastea zelan jokatu behar duten uretako istripuak saihesteko eta zer egin larrialdietan

Sorospen adituek umeei eta pertsona nagusiei prebentziorako eta lehen laguntza emateko tailerrak eskainiko dituzte, dohainik, datorren astelehenean eta asteartean, hilak 27 eta 28, Ereaga hondartzan.

DEIA.EUS - Sábado, 25 de Agosto de 2018 - Actualizado a las 12:39h.

BILBO. Jarduera hori 2018an MAPFRE Fundazioak eta Bandera Azulek, Getxoko Udalaren laguntzaz, martxan jarritako itotzeak saihesteko kanpainaren barruan dago. Horren helburua da herritarrei jakinaraztea eta irakastea zelan jokatu behar duten uretako istripuak saihesteko eta zer egin larrialdietan (BBB eta desfibriladorea nola erabili). 

Asociación Española de Técnicos de Salvamento y Socorrismo erakundearen kalkuluen arabera, 2017an 542 lagun hil ziren itota, aurreko urtean baino %25 gehiago. Egoera hori pairatzen dutenek, batez ere, 60 urte baino gehiago dutenak dira (ia %50).

MAPFRE Fundazioak eta Bandera Azulek hainbat karpa ipiniko dituzte hondartzan. Horietan, 12:00etatik 20:00etara, sorospen adituek pertsona helduei jabearaziko diete 14 urtetik beherakoak behar bezala zaindu behar dituztela, adin tarte horrek itota hitzen diren %4 jasotzen baitu. Halere, nagusiak umeengandik, gehienez beso bateko distantziara egoteak, eta istripu mota hauetako biziraupen kateak duten garrantzia gogoraraziko diete: uretan eta uretatik at itotzeak prebenitzeko garrantzia, emergentzia bat igarri abisua eman ahal izateko, flotazio-elementua nola eskaini urperatzea saihesteko, pertsona afektatua uretatik atera –bakarrik baldin eta badakite nola- eta, beharrezkoa balitz, osasun laguntza eman. 

Uretan beste pertsona batekin sartzea, sartu baino lehenago bustitzea, sorosleen gomendioak jarraitzea, eguzkitan denbora luzez ez egotea, eta uretan sartu baino lehenago gehiegi ez jatea dira, besteak beste, uda honetan umeek eta nagusiek ikasiko dituzten gomendioetako batzuk, prebentzio tailer hauei esker.

Secciones