abuztuaren 28tik irailaren 2ra

Udaltzaingoak eta Ertzaintzak segurtasunaren prebentziorako dispositibo bateratu bat jarriko dute abian Erandioko jaietan

Sexu-askatasunaren aurkako delituen prebentzioari arreta berezia jarriko zaio

Erandioko jaiak 2018ko abuztuaren 28tik irailaren 2ra bitarte izango dira, eta Udaltzaingoak eta Ertzaintzak segurtasunaren prebentziorako dispositibo bateratu bat jarriko dute abian. Aurreko urteetan bezala, jaiek dirauten aldian gorabeheren prebentzioa bermatzea eta herritarrek jarduera guztiez hobeto gozatzea du helburu dispositiboak.

DEIA.EUS - Domingo, 26 de Agosto de 2018 - Actualizado a las 17:13h.

BILBO. Ertzaintzak eta Erandioko Udaltzaingoak agenteen kopurua handituko dute jaietan, eta polizia-patruilak (uniformedunak zein kalez jantzitakoak) jai-barrutian, inguruetan eta Erandioko metro-geltokian egongo dira, istilurik eta erasorik gerta ez dadin.

Sexu-askatasunaren aurkako delituen prebentzioari arreta berezia jarriko zaio, eta, beraz, delitu mota hori egiteko eremurik aproposenak zainduko dira.

Era berean, bereziki zainduko dira alkohola saltzen duten lokalak, adingabeei edari alkoholikorik sal ez diezaieten.

Halaber, garrantzi handia emango zaio substantzia estupefazienteen trafiko eta kontsumoaren prebentzio eta zehapenari.

Udaltzaingoak eta Ertzaintzak diru-zorroak, telefono mugikorrak eta abar ongi zaintzeko eskatu nahi diete jai-ekitaldietan parte hartuko duten pertsonei, aurreikusitako ekitaldi eta kontzertuetan jende asko biltzen dela baliatuta ebasketa-delituak egiten dituzten ?zorro-lapurren? kopurua areagotu egingo baita.