Zinema Kritikarien Nazioarteko Federazioa

'Phantom Thread', 2018ko film onenaren FIPRESCI Sari Nagusiaren irabazle

Phantom Thread

Mundu osoko 473 kritikarik parte hartu dute botazioan, eta 2017ko uztailaren 1az geroztik estreinatutako film guztien artean aukeratu dute 

Zinema Kritikarien Nazioarteko Federazioak (FIPRESCI) Phantom Thread aukeratu du 2018ko film onenaren irabazle. Mundu osoko 473 kritikarik parte hartu dute botazioan, eta 2017ko uztailaren 1az geroztik estreinatutako film guztien artean aukeratu dute ekoizpen hau.

DEIA.EUS - Domingo, 26 de Agosto de 2018 - Actualizado a las 13:21h.

DONOSTIA. Hauek izan dira beste finalistak: Martin McDonaghen Three Billboards Outside Ebbing, Missouri (Donostia Hiria Publikoaren Saria 2017);Pawel Pawlikowskiren Zimna wojna / Cold War, Cannesen zuzendari onenaren saria irabazi duen filma, aurtengo Perlak sailean programatua;eta Lucrecia Martelen Zama.

Paul Thomasek hirugarrenez jasoko du sari hori Donostian, 2008. eta 2000. urteetan ere bera izan baitzen sariduna, There Will Be Blood eta Magnolia filmekin, hurrenez hurren. Estatubatuar zinemagileak Berlinen Urrezko Hartzaren irabazle izan zen Magnolia, Cannesen zuzendari onenaren saria eraman zuen Punch-Drunk Love (2002) filmarekin, eta There Will Be Blood-i esker zuzendari onenaren Zilarrezko Hartza eta bi Oscar sari irabazi zituen.

Fipresci Sari Nagusia 1999an sortu zen, eta ordutik Pedro Almodóvar, Michael Haneke, Cristian Mungiu, Jean-Luc Godard, Richard Linklater, Roman Polanski, George Miller, Maren Ade eta Aki Kaurismäkiren mailako zinemagileak saritu ditu.

Phantom Thread Universal Pictures Spain-en eskutik estrenaitu zen Espainian.

Secciones