Irailaren 1a, Karmelan, Santutxu

Bilboko hirugarren Mundialito Antirrazista

Futbola integrazioa bultzazteko aitzaki bat da, migratzaile eta errefuxiatuen etorreraren aurrean instituzioek emandako erantzun eskasa dela -eta

Arrazakeriarenkontrako Bilboko Mundialitoaren hirugarren edizioa Irailaren bateraaurreratu da. Migratzaile eta errefuxiatuen etorreraren aurreaninstituzioek emandako erantzun eskasa tartean, arrazakeriarik gabekoespazioak eta gizarte inklusiboak aldarrikatzea inoiz bainobeharrezkoagoa eta premiazkoagoa da.

Deia - Lunes, 27 de Agosto de 2018 - Actualizado a las 13:33h.

Bilbo. Migratzaileek nahiz auzoetan haiei laguntza eskaintzen ari zaizkien norbanakoek zein elkarteek dituzten zailtasunen jakitun, futbola aitzakia bat besterik ez da;integraziorako bitarteko bat, trataera gizatiar bat merezi duen errealitatea ikustarazteko saiakera. Hartara, eta aurreko edizioetan bezala, Mundialitoa (mistoa dena, bidenabar) kultura desberdinen arteko elkargunea da. Giro ona eta dibertitzeko gogoak lehenesten dira balizko edozein mugaren gainetik.

Karmelan ospatuko da Mundialitoa eta 10:00etan hasiko da. Parte hartu nahi duen edonor, migratzaile izan ala ez, kuadrillan etorri ala ez, gaupasa eginda edo denbora askoan entrenatu barik, 9:00etan agertu beharko da. Antolatzaileen lana errazte aldera, gomendagarria da aldez aurretik izena ematea ondoko emailean: email@email.com

Bertaratzen den jende kopuruaren arabera antolatuko dira bai taldeak baita arauak ere, gisara denok futbitoaz eta kirolaz goza dezagun. Bazkaria ere Karmelan izango da, 15:00etatik 16:00ak arte. Arratsaldean partidu gehiago izango dira. Irabaztea gutxienekoa bada ere, irabazleek Aziz artista senegaldarraren lan bat eskuratuko dute, Azizek berak sortuko duena txapelketak iraun bitartean.

Izen-ematea doakoa da eta epaileak Bizkaiko Federazioko emakumeak izango dira. Halaber, aurkezle batek eta Pantx Official Selectors DJ-en reggae doinuek txapelketa girotuko dute. Hurbiltzeko hautua egiten dutenek, izan jokatzera nahiz eguna pasatzera, pintxoak eta edariak izango dituzte aukeran.

Bestalde, laster jarriko dira salgai Mundialitoaren kamisetak. Etekin oro Ongi Etorri Errefuxiatuak elkartera bideratua izango da, auzoetan aurrera daramaten lan eskerga babesteko.

Edizio hau inoizko jendetsuena izango da, SOS Arrazakeria, Ongi Etorri Errefuxiatuak, Tanta Elkartea eta Mugimendu Panafrikanista bezalako elkarteen laguntzari esker. Aurreikuspenen arabera, ehun parte hartzaile baino gehiago izango dira.

Bilbo Reggae Skins eta Pantx Records (zigilu diskografikoaz gain, Jamaikako kultura musikala zabaltzen duen kolektiboa) antolatu dute.