18:00etatik 21:00etara

Bilboko Udalak berriro antolatuko ditu dantzaldiak irailean

Asteburuetan zuzeneko musika-saio bi izango dituzte Bilboko adinekoek. Larunbatetan, Levante plazan eta igandetan, Casilla plazan

Miércoles, 29 de Agosto de 2018 - Actualizado a las 10:59h.

Bilbo.  Iraileko asteburuetan hitzordu berria izango dugu zuzeneko musikarekin. Aste Nagusia amaitu ostean, Bilboko Udalak antolatzen dituen dantzaldiak itzuliko dira. Iraileko asteburuetan zuzeneko bi musika-saio izango dituzte Bilboko adinekoek. LArunbatetan, Levante plazan eta igandetan, berriz, Casilla plazan. Ohikoa izango da saio bien ordutegia, hau da, 18:00etatik 21:00etara. Orain arte bezala, aste bakoitzean orkestra batek alaituko du arratsaldea.

Udalak adinekoen bizimoduaren kalitatea hobetzea du helburu. Horretarako, zahartze aktibo eta osasungarrirako jarduerak bultzatzen ditu, dantzaldiak esaterako. Ekitaldi honek, sarrera doakoa dauka.

LEVANTE PLAZAN, ZAPATUETAN, 18:00etatik 21:00etara Irailaren 1ean: Amigos del Swing orkestra Irailaren 8an: Maran orkestra. Irailaren 15ean: Xandalo orkestra Irailaren 22an: Pergola orkestra

CASILLA PLAZAN, DOMEKETAN, 18:00etatik 21:00etara Irailaren 2an: Dantza Alai orkestra. Irailaren 9an: Pergola orkestra Irailaren 16an: Galea orkestra Irailaren 23an: Jamaika orkestra Irailaren 30ean: Maran orkestra.