Irailaren 1ean eta 2an

Bilboko Udalak "Bilbao Open 2018"Rubik kuboaren nazioarteko lehenengo txapelketa bultzatzen du

Rubik Kubo bat Guggenheim Mueoarekin atzetik (Bilbao.eus)

Zenbait nazionalitatetako 75 gazteek parte hartuko dute

“Bilbao Open Rubik” nazioarteko lehenengo txapelketa Bilbon jokatuko da irailaren 1ean,larunbata eta 2an, domeka, Bilborock aretoan. Euskal Rubik Elkarteak antolatu eta Bilboko Udalak “Ideiak Martxan” programaren bidez bultzatutako txapelketa da.

Deia - Miércoles, 29 de Agosto de 2018 - Actualizado a las 11:31h.

Bilbo. Euskadi, Andaluzia, Madril, Katalunia, Frantzia, Maroko eta Errusiako 75 gaztek hartuko dute parte kategoria hauetan: 3x3x3, 2x2x2, 4x4x4, 5x5x5, 6x6x6, 7x7x7, Pyraminx, Megaminx, Skewb, Square-1, 3x3x3 esku batekin, itsu-itsuan edo zenbait kubo itsu-itsuan. Parte-hartzaile bakoitzak 5 Rubik kubo osatuko ditu txanda bakoitzean. Txapelketan lortutako emaitzak WCA (World Cube Association) elkartearen datu-basean sartuko dira eta parte-hartzaileak mundu mailako rankingean sailkatuko dira.

Torneoa Bilborock aretoan jokatuko da irailaren 1eko (zapatua) 09:00etatik 21:00etara eta irailaren 2an (domeka) 09:00etatik 15:00etara. Finala, berriz, irailaren 2an, 12:30ean. Sarrera doakoa aretoa bete arte

Gazteek antolatua eta gazteentzako ekitaldia da. Hortaz, parte-hartzaileen batez besteko adina 16 urtekoa da.

“IDEIAK MARTXAN” DEIALDIA

“Bilbao Open 2018” torneoaren diseinua Bilboko Udalaren ‘Ideiak Martxan’ programatik atera da. Uriko gazteentzako programazioa euren ideiekin osatu nahi duten gazteen ekimenak sustatzea eta laguntzea da programa horren helburua.

“Ideiak Martxan” programa 14-35 urteko gazteentzat da, eta proposamenak banaka edo taldeka aurkeztu ditzakete;taldeko kide bat gutxienez Bilbon erroldatuta egongo da.

“Ideiak Martxan” programan parte hartu nahi dutenek urteko edozein unetan bidal ditzakete euren proposamenak ideiakmartxan@bilbao.eus helbide elektronikoaren zein www.bilbaogazte.bilbao.eus webguneen bidez. Proposamenak jaso ondoren, Bilboko Udaleko Gazteria eta Kirol Saileko teknikariek, sustatzaileekin batera, aztertuko dituzte ekimenaren interesa eta bideragarritasuna eta, ekimena gauzatzekotan, Udalaren laguntza izango du.

Secciones