Victoria Eugenia Club aretoan

Poesia Orduak Itu Bandaren 'Itzulerak' eta Oier Guillanen 'Emakume burugabea' eskainiko ditu Donostian

Poesia Orduak 2018. (Kulturklik)

Irailaren 3an, astelehena, eta irailaren 4an, asteartea, 19.30an

Euskal Jaietan urtero egiten dira Poesia Orduak Donostiako Victoria Eugenia Club aretoan;aurtengo edizioan, Itu Bandaren 'Itzulera' eta Oier Guillanen 'Emakume burugabea' emanaldiak izango dira, hurrenez hurren, irailaren 3an (astelehena) eta irailaren 4an (asteartea), 19.30an.

EUROPA PRESS - Jueves, 30 de Agosto de 2018 - Actualizado a las 14:56h.

DONOSTIA. Donostia Kultura eta Euskal Idazleen Elkartea dira Poesia Orduak errezitaldien antolatzaileak. Aurtengo kartela Maite Mutuberria ilustratzaileak egin du. Sarrera doakoa izango da aretoa bete arte eta gonbidapenak Victoria Eugenia Antzokiko leihatilan banatuko dira emanaldien egunetan arratsaldeko 17.00etatik aurrera.

Itu bandaren 'Itzulerak' errezitala Martin Bidaurren 'Itzulera' Susa, 2017)poema-liburuan oinarrituta dago, beste taldekidebatzuen poemekin osatua. Itzuleraz jardungo dute, joan-nahitik abiatu, han egotearen gorabeheretatik eta itzuleratik bertatik  igaro eta itzulerako leku-bilaketara arte. Alazne Arruti Bengoetxea,  Paul Beitia Ariznabarreta, Jon Gurrutxaga Urbieta eta Martin Bidaur ariko dira taula gainean.

Bestalde, Oier Guillanek pentsatu eta zuzendutako emanaldia da 'Emakume burugabea'. Antxiñe Mendizabal Aranburu idazleak eta Iraia Okina Salazar ilustratzaileak argitaratutako 'Emakume burugabea' ipuin-poeman oinarrituta dago poesia-emanaldia, hitza, mugimendua eta musika uztartuz pentsatutako saioa. Antxiñe Mendizabal Aranburuk eta Nerea Gartzia Gartziak emango dute errezitaldia eta Pello Ramirezek musikaz lagunduko du.

Secciones