Zirrikituetatik begira

Erorien Harana, pum!

Josu Torre - Jueves, 30 de Agosto de 2018 - Actualizado a las 06:00h.

oRIGINALA naizela en-tzuteko esperantzarik ez dut, ez behintzat gaurkorako aukeratu dudan gaiagaitik, ia besterik ez dabillelako zurrumurruetan, Francoren gorpuzkinak ia 43 urtetan dauden tokitik atera eta beste inon sar-tzeko asmoa, alegia. Gaia ez bada, ea edukiaz asmatzen dudan, denetik esana dagoelako. Alde batetik nahiz bestetik, alde batekoak eta bestekoak, zakar on-tzira beste gabe jaurtiko lituzkenena eta herriko plaza erdian, monumentu txikiago baten azpian, gorde nahi dituen PSOEko alkate batena, adibidez. Geratzen den gutxia -momifikatua ez ba dago- erre eta itxasora jaurti edota eskaparate baten jarri santu bilakatu arte, fatxa nostalgikoen gozamenerako. Agian denboratxo baten dagoenean geldituko denaren susmoa dut, inguruko turismoari kristoren gorakada ematen diolako. Aspaldiko urteotan, industri produkzioari baino kanpotarren bisitei garran-tzi gehiago ematen dion Gobernuak, auskalo zer egingo duen horrekin. Eguzkia edo hondartza nahi dutenek Benidorm-era eta historia zaleek eta nostalgikoek La Mancha-ra.

Ondo dakit esango dudan hau ez dela politikoki zuzena bana frogak daude pentsa arazteko Erorien Harana ezagutzen dudan mauseleorik demokratikoena dela, bertan daudelako ia santu diren satrapa, tirano eta hiltzaile nagusia bezela Jose Antonio Primo de Rivera falanjista eta hormigoizko babes beraren azpian euskaldun eta Espainia oroko hainbat gixajoren gorpuzkinak. Monumento berean. Goazen gure inguruko edozein hilerrira eta berehala ikusiko ditugu herriko aberatsen hilobietatik jende xumearenera dagoen aldea. Franco-k bere inguruan nahi zituen denak. Zenbaki eta kopuruaz galdurik nabil, baina uste dut 30.000 hilotzetik gora daudela gurutz erraldoiaren azpiko monumentuan, 13.000tik gora nor zein den jakin gabe. Ez naiz kapaz uler-tzeko haien familiek zer egin behar duten gorpuzkin horiekin -edo merezi duten duitasunarekin- hara bidea irekitzen diotenean. Nire iri-tzia, eta ez da lehena, barnean dauden biziak handik atera, buelta guztia ongi zulatu, dinamita pila batez zuloek ongi bete eta... Pum!

Secciones